63.zk Buletina, uztaila  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. ESIren mikrokontakizun lehiaketako sari banaketa
  2. Deialdi irekia langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko laguntza-programa
  3. Fisioterapia lehen mailako arretan ezarriz
  4. Arreta galtzea eta pazientearen segurtasuna
  5. Eskularruak erabiltzea produktu kimikoen aurrean
  6. Abian dira Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria eraikitzeko lanak

ESIren mikrokontakizun lehiaketako sari banaketa

Uztailean sariak banatu genizkien Barakaldo-Sestao ESIko I. Mikroipuin Lehiaketako partaideei, "LGTBIQ+ naiz, gero existitzen naiz" lelopean.

Lehen saria Ruben Gonzalez Infekziosoen Saileko erizainak idatzitako "Me llamo Leyre" kontakizunarentzat izan da. Era berean, hiru sari banatu dira kontakizun hauetarako:

“La bruja Xareta” Autora: Alazne Sánchez

“Mi mejor primer día” Autora: Maialen Núñez

“El bosque Arco Iris” Autor: Ignacio Arana

Eskerri asko parte hartzeagatik

Deialdi irekia langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko laguntza-programa

Horren bidez  langileen etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko, 2023ko ekitaldiari dagokion, laguntza programarako eskabideak aurkezteko deialdia ezartzen da​.

Laguntza horiek izateko eskaerak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 14an hasi eta 2023ko irailaren 25an amaituko da.

Informazioa: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko laguntza-programa (sharepoint.com)

Fisioterapia lehen mailako arretan ezarriz

Osakidetza osasunaren prebentzioan eta sustapenean oinarritutako lehen mailako arretako fisioterapia-eredu berri bat hedatzen ari da pixkanaka sare osoan.

Proiektu honen helburua Lehen Mailako Arretan hautabide terapeutiko bat izatea da, kontsultetan maiz izaten diren patologia jakin batzuetarako. Proiektu honetan sartutako patologiak ornoetako algia zehaztugabeak (lunbalgiak eta zerbikalgiak) eta sorbalda mingarria dira, bestelako tratamendurik behar ez denean. Era berean, bideratzeak egiteko inklusio- eta bazterketa-irizpide batzuk daude.


Barakaldo-Sestao ESIan gimnasio moduko espazio bat egokitu dugu San Vicenteko Osasun Zentroan, non bi fisioterapeutak, Nerea Romajok eta Maitane Landak, deribatutako pazienteen balorazioa egiten duten eta ariketa fisikoetako talde-saioak egiten dituzten.

 

Arreta galtzea eta pazientearen segurtasuna

Etenaldiak etengabe gertatzen dira osasun-laguntzan, batez ere konplexutasun-maila desberdineko pazienteak, asistentzia-dinamismoa eta profesionalen arteko interakzioa elkartzen direnean.

Etete horiek eragin kaltegarria dute pazienteari emandako laguntzaren kalitatean eta segurtasunean, bai eta jarduera gauzatzean ere, eta profesionalaren erabaki-prozesua arriskuan jar dezakete, bereziki jarduera konplexuagoak eta kontzentrazio handiagoa eskatzen dutenak egiten diren bitartean gertatzen direnean. Azterlan batzuen arabera, etenduren %90 inguruk ondorio negatiboak ditu, hala nola tratamendua atzeratzea eta medikazio-akatsak gertatzeko probabilitate handiagoa. Gainera, beharrezkoak ez diren eteteek frustrazioa, estresa eta motibazioa galtzea eragiten dute profesionalean.

Horregatik, profesionalen artean eta pazienteekin komunikatzeko modua hobetu eta berregituratu behar da, etenduren kopurua kudeatu eta minimizatzeko. Azterlan batzuek esku hartzeko hainbat estrategia deskribatzen dituzte, hala nola laguntza-tresnak erabiltzea, gune eta une kritikoak seinaleztatzea (esaterako, botikak prestatzeko txalekoak) eta, batez ere, etenaldia jasaten dutenak eta eteten dutenak gaitzeko heziketa, etenak kontrolatzeko eta arrisku handieneko lehentasunak eta uneak kontuan hartzeko.

Hala ere, profesionalak jakin behar du nola egin aurre etenaldiei, eta oso kontuan izan behar du, behin jarduera bat geldituta, jarduera horri lehen urratsetik heldu behar zaiola, akatsak saihesteko eta pazienteen segurtasuna bermatzeko

Eskularruak erabiltzea produktu kimikoen aurrean

LAPeko prestakuntza-pilula honetan, eskuak agente kimiko arriskutsuekin kontaktuan sartzen diren/egon daitezkeen egoeretan eskularruak behar bezala erabiltzeko urratsak erakusten dira, eta hori arriskutsua izan daiteke larruazala sartzeko bide posible bat bada. Produktu kimikoen aurkako babes-eskularruek produktu kimikoen bidezko iragazketaren aurkako erresistentzia eskaintzen dute, ukipena eta dermikoen bidezko xurgapena saihestuz edo atzeratuz. Babes-eskularru egokia hautatuz gero, kontaktu hori saihestu edo atzeratu egin daiteke, eta bide dermikotik xurgatu.
Babes kimikoko eskularru bat aukeratzean, garrantzitsua da ziurtatzea erabiltzailea ez dela alergikoa edo materialarekin sentsibilizatuta dagoela (adibidez, latexa edo DMF). Hala bada, ordezko material bat hautatu beharko da.
Eskularruak fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz garbitu behar dira beti (berrerabil badaitezke), eta eskuen higiene egokiari erreparatu behar zaio, beharrezkoa izanez gero krema babeslea aplikatuz.
Eskularru guztiak babesten dituzten arrisku motekin lotutako piktogramekin markatu behar dira.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Eskularruak erabiltzea produktu kimikoen aurrean

Abian dira Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria eraikitzeko lanak

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eva Ferreira errektoreak parte hartu dute gaur, ostirala, uztailak 28, Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen alboko orubean Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berriaren lehen harria jartzeko egin den ekitaldian. 

Eraikina lau orraziz osatuta egongo da, espazio erabilgarria optimizatzeko. 5.300 metro karratu inguruko lurzati triangeluarrean eraikiko da, Montevideo etorbidearen eta Gurtubay kalearen artekoan, eta 32.000 metro karratuko azalera erabilgarria izango du (bost solairu eta sotoa). Gune akademikoan egongo dira 75 ikasgela, bi ospitale birtual, ikerketarako eremuak eta 10.000 metro karratuko espazioa hainbat arlotako laborategietarako –anatomia, disekzioa, mikrobiologia, kirurgia, genetika...– eta beste ekipamendu batzuetarako. Hegalik handiena, hegoaldekoa, ikerketarako eta irakaskuntzako laborategietarako erabiliko da.

Fakultatearen eraikin berrian bilduko dira Medikuntzako, Fisioterapiako eta Erizaintzako graduak, baita Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak eskaintzen dituen Osasun Zientzien arloko zazpi master ofizial ere: Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea, Farmakologia, Ingeniaritza Biomedikoa, Ikerketa Biomedikoa, Mikrobiologia eta Osasuna, Neurozientziak, eta Osasun Publikoa