Pediatriako 13. zk buletina  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. AMAGANDIKO EDOSKITZEARI BURUZ
  2. PROZESU ARIN AUTOMUGATUAK PEDIATRIAN (PLA)
  3. ARNAS BIRUS SINTZITIALAK ERAGINDAKO BRONKIOLITISAREN PREBENTZIOA (VRS)

AMAGANDIKO EDOSKITZEARI BURUZ

Bularra hartzen ari den jaioberriaren pisua. Haurren obesitatearen prebentzioa

Bazenekien...

Bularra hartzen ari diren edoskitzaileek, ziur aski, pisu gehiago galduko dute bizitzako lehen egunetan; izan ere, hasierako egun horietan, oritza da nagusi, eta esne heldua jaio eta hiru bat egunera agertu ohi da.

Formulen bidez elikatutako haurtxoek azkarrago hartzen dute pisua, esne hori proteinetan aberatsagoa delako eta gantzetan metabolizatzen delako; horrek laguntzen du adipositatea goiz areagotzen , eta, ondorioz, gehiegizko pisua izateko , eta aurrerago obesitatea izateko arriskua handiagoa izaten da.

Australiako Perth-eko Unibertsitateko Geddes doktoreak egindako ikerketei esker, baieztatu dezakegu bularra hartu duten haurrek helduaroan gehiegizko pisua izateko joera txikiagoa dutela, besteak beste, ghrelina eta leptina direla eta. Hormona bi horiek edoskitzaroaren hasieratik parte hartzen dute gosearen eta asetasunaren erregulazioan. . Zuzenean bularretik elikatzen diren haurtxoek jangura , eta, beraz, esnearen ahorakina erregulatzeko gaitasuna garatzen dute. Hormona horiek ez dira agertzen formula-esnean; hortaz, ume horien kasuan, zaintzaileek erabakitzen dute zenbat esne hartu behar duten, eta horrek, luzaroan, asetasun-zeinuak gutxiago identifikatzea ekarriko du.

Ondorioz, etapa horretan pisu gutxiago hartzeak, arriskutsua izan beharrean, onura dakar obesitatea eta bere ondorio berantiarrak murrizteko haurtzaroan eta helduaroan .

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gai honi buruz gehiago

PROZESU ARIN AUTOMUGATUAK PEDIATRIAN (PLA)

- Pediatriako PLAk baloratzeko gidaren lehen urratsa ebaluazio pediatrikoko triangeluaren balorazioa da.(TEP)

- TEPak ez du diagnostiko bat egiteko adingabearen egoera fisiopatologikoa definitzeko eta tratamendu-lehentasunak ezartzeko baizik.

- Umearen Itxura da TEParen elementu garrantzitsuena, nahasmenduaren larritasuna zehazteko aukera ematen digu-eta.

- Umearen Itxura baloratzean, ; hau da, oxigenazioa, aireztapena, perfusioa, gorputz-homeostasia (glukosa) eta garuneko funtzioa.

- Arreta jarri hauetan: Tonua, jarrera, negarra, kontsolatzeko erraztasuna, hizketa eta ingurunearekiko interesa.

- Umearen Itxuraren osagai guztien alterazioa ez da ohikoena, eta egoera larria adierazten du. Normalean, alderdi zehatzen alterazioak agertu ohi dira (adibidez, negarra edo suminkortasuna), eta beraz, balorazioan aurrera egin behar izaten dugu. (ABCDE eta bizi-konstanteak )

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gidak eta kontsultarako tresnak
  2. Evaluación inicial del paciente pediátrico
  3. Aproximación y estabilización inicial del niño enfermo o accidentado

ARNAS BIRUS SINTZITIALAK ERAGINDAKO BRONKIOLITISAREN PREBENTZIOA (VRS)

Gogoratu bronkiolitis larria garatzeko hainbat  arrisku-faktore daudela:

RNPT EG < 37 aste eta < 3 hilabete adin zuzendua

 

- Bronkio-biriketako gaixotasuna edo arnasbideen sortzetiko akatsa

- Kardiopatia hemodinamikoki esanguratsua

- Gaixotasun neurologikoa

- Immunoeskasia

Haur horiek antigorputz monoklonalak (palibizumab) hartzearen onurak jaso ditzakete. Gaur egun, errazago administratzen diren prestakin berriak garatzen ari dira, eta emaitzak itxaropentxuak dira.

Hemen aurki ditzakezu palibizumaba emateko gomendio berriak: