PROABerriak 3. zk Maiatzak 2019  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. Maiatzak 6, Eskuetako Higiene Kanpaina
  2. Zure nazioarteko bidaietan, osasun arriskuak saihestu
  3. Antibiotikoen Check-list, zergatik ez?
  4. Galdera, iradokizun edo parte-hartze lanak nori zuzendu:

Maiatzak 6, Eskuetako Higiene Kanpaina

Maiatzaren 5ean munduko eskuetako higienearen eguna ospatzen da, ekimen hau OMSen "Save lives: Clean your hands" (Bizitzak salbatu: eskuak garbitu) munduko kanpainak barne hartzen du, osasun langileen eskuetako higienearen praktiken hobekuntzarako eta osasun arretari lotutako infekzioen (IRAS) prebentzioa indartzeko zuzenduta.

Momenturarte eskuen higienea da IRASen prebentziorako dagoen neurririk eraginkorrena.

Hauek dira eskuetako higiene egokia zaindu behar den "bost momentu klabeak"

   -pazientea ukitu baino lehen.

   -garbiketa prozedurak eta prozedura aseptikoak baino lehen (adb: kateterrak bezalako dispositiboen txertatzea).

   -gorputzeko likidoekin kontaktua izan ondoren.

   -pazientearen ingurunea ukitu ondoren.

Eskuentzako soluzio hidroalkoholikoen erabilera funtsezko faktorea da hobekuntzak lortzeko, izan ere, hauek pazientearen arreta puntuan azkar erabili daitezke, non segurtasuna bermatzeko eskuetako higiene egokia beharrrezkoa den. 

2005ean OMS-ek Pazientearen Segurtasunerako Munduko Lehen Erronka bultzatu zuen "Arreta garbia arreta seguruagoa da". Paradoxikoki, osasun langileek eskuetako higienearen gaineko gomendioekiko duten atxikidura baxua da: gomendioen betetzea %5 eta %81 artean dago, osasun profesional eta ebaluatutako ospitaleko arloaren arabera, beste faktore batzuen artean.

Barakaldo-Sestao ESIak Infekzioekin Tolerantzia Zero proposamenarekin bat, kontsideratzen du "portaeraren aldaketak gakoa direla, eta tolerantzia zeroren osagai nagusia erantzunkizuna dela". Infekzioen prebentziorako eskuetako higienea propio bezala sentitzea daukagun erronka handia da.

Urte honetan Munduko Eskuen Higieneren Eguna maiatzaren 6an ospatuko dugu –astelehena–"Arreta garbia denontzat: zure eskuetan dago" goiburuarekin.

Hurrengo estekak dituzu informazio gehiago lortzeko baliabideekin: 

-  Eskuetako Higiene eta Eskularruen erabilera aurkezpena. Barakaldo-Setao ESI

-  Eskuetako higienea. Osakidetza

-  Campaña  "Save lives: Clean your hands" (Salve vidas: lávese las manos). OMS

-  Seguridad del Paciente. Programa de Higiene de Manos.Ministerio de Sanidad

Zure nazioarteko bidaietan, osasun arriskuak saihestu

Atzerrira bidaian goazenean ohikoak ez diren ingurunetan osasun arriskuen aurrean aurkitu gaitezke, prebentziorako neurriak ezagutuz eta horiek hartuz murriztu ditzakegunak.

Gomendio hauek indibidualak dira, tokiaren, urteko sasoiaren, bidaiaren iraupen eta motaren, bidaiariaren aurretiko txertoen, gaixotasun kronikoen, etab-en araberakoak dira.

4-8 asteko aurrerapenarekin Nazioarteko Txertaketa Zentrora joan behar da, gaixotasun infekziosoen arriskuaren balorazioa egiteko eta prebentziorako neurriak azaltzeko, txertaketa barne. 

Tokia: C/ Gran Vía, 62 - Portal Centro - 1º Izda. Teléfono: 94 450 90 20 (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara)

Aurretiko Zita Onlinehttps://www.mscbs.gob.es/sanitarios/consejos/inicioAction.do

Tokiaren araberako osasun gomendioentzako: 

https://www.mscbs.gob.es/sanitarios/consejos/datosViajero/iniciarConsejos.do

Intereseko estekak:

Lurralde endemikoetara doazen bidaiariak. Osasun Saila Eusko Jaurlaritza.

INFAC. Nazioarteko bidaietarako profilaxia

Antibiotikoen Check-list, zergatik ez?

Ebaketa guztien aurretik ezarritako Check-list (egiaztapenerako zerrenda) pazientearen segurtasuna hobetzea baimendu du, zergatik ez erabili antibiotikoak preskribitzen ditugunean ere? Pazientearen segurtasunaren hobekuntzan, antibiotikoen erabilera desegokiaren murrizketan eta erabileraren optimizazioan lagunduko dugu.

Public Health England-eko “Start Smart then Focus kanpainan, iniziatiba hau jasotzen da (check-list) eta  Hospital Clínico Universitario de Zaragoza bezalako PROA taldeek, martxan jarri dute onarpen handiarekin kinikoen partetik.

Guk Chek-list hau proposatzen dizugu, erabilgarria izatea espero dugu, eta guztion artean antibiotikoen erailera hobetzea espero dugu.

Zure zerbitzuan, unitatean, etab, kartel formatuko Chek-list ipintzera gonbidatzen zaitugu, gurekin harremanetan jarri eta helaraziko dizugu. 

Erlazionaturiko Loturak

  1. Antibiotikoen Check-list ESI Barakaldo-Sestao

Galdera, iradokizun edo parte-hartze lanak nori zuzendu:

Posta electronikoa:PROAberriak.osibs@osakidetza.eus

Erredakzio Batzordea: Jaione Bilbao, Ainhoa Zuriñe Sanjuan, Esmeralda Santana, Jon Ugalde.