Pediatriako buletina zk.12  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. OSAKIDETZAKO HAURREN OSASUN-PROGRAMA
  2. FAMILIAK ETA PROFESIONALAK: BRONKIOLITIS AKUTUAREN IBILBIDEA ETA ASMAREN IBILBIDEA
  3. AMAGANDIKO EDOSKITZEARI BURUZ

OSAKIDETZAKO HAURREN OSASUN-PROGRAMA

Badakizu...?

- Gaur egun, EAEko jaioberriei 11 gaixotasunen baheketa egiten zaie: sortzetiko hipotiroidismoa. • Fenilzetonuria. • Kate ertaineko Acil CoA deshidrogenasaren urritasuna (MCAD). • Fibrosi kistikoa. • Zelula faltziformeen anemia • I motako Azidemia Glutarikoa • Kate luzeko Acil CoA deshidrogenasaren urritasuna • Gernuaren gaixotasuna, astigar-jarabe usainarekin. • Azidemia Isobalerikoa. • Homoszistinuria. • Biotinidasaren urritasuna.

- HOParen lehen bisitan, proba egin dela egiaztatu behar da. Horretarako, hemen kontsulta dezakezu:

      - Osabide Globalaren (OG) formularioa, "Jaioberriaren Historia" izenekoa

      - Jaioberriaren Haurren Osasun Txartela

- Jaioberrien baheketari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen kontsulta dezakezu:

Orpoko proba - Haurtzaroko osasuna - Bizitza osasungarria - Osasun Saila - Euskadi.eus

FAMILIAK ETA PROFESIONALAK: BRONKIOLITIS AKUTUAREN IBILBIDEA ETA ASMAREN IBILBIDEA

Bronkiolitis akutuaren eta asmaren asistentzia-ibilbideen espiritua laburbiltzen duten 2 esaldi:

- Pertsonaren eta haren senideen beharrei ikusgarritasuna ematea

- Asistentzia-maila ezberdinetako profesionalen arteko adostasun- eta akordio-esparrua

Profesional eta familiekin lan egitea funtsezkoa da asistentziaren jarraitutasunean arretaren kalitatea eta osasun-emaitzak hobetzeko. Profesionalek, familiekin eta gure artean modu koordinatuan lan eginez, bermatzen dugu pazienteen osasun-egoerara egokitutako diagnostiko-, terapia-, hezkuntza- eta jarraipen-jarduera guztiak egiten direla, ezagutzan eta ebidentzian oinarriturik eta familiekin zein adingabeekin partekaturik,.

Datozen asteetan hainbat jarduera egingo dira familiekin eta profesionalekin helburu horiek betzeteko, betiere, familia ardatz.

AMAGANDIKO EDOSKITZEARI BURUZ

- Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bizitzako lehen sei hilabeteetan bularra soilik ematea gomendatzen du, eta, beste elikagai batzuekin batera, bi urtera arte edo amak eta seme-alabak hala nahi duten arte.

- Amagandiko edoskitze esklusiboa (AEE) – honela definituta: bizitzako lehen sei hilabeteetan bularreko haurra ama-esnearekin soilik elikatzea (beste elikagairik edo urik eman gabe. Bitaminak edo medikamentuak har ditzake) – giltzarria da haurren biziraupenerako eta osasunarerako.

- Edoskitze mistoa da bularreko haurra ama-esnearekin eta formula-esnearekin elikatzeko praktika. Biberoia bularrarekin txandakatuz edo bata bestearekin osatuz. Gogoratu kontzeptu hauek, bularreko haurren diada baloratzean eta erregistroa egitean.

- Lehen mailako arretan edoskitze naturalari laguntzeko neurriak ezartzea da Osakidetzako Osasun Programaren gomendioetako bat.