Boletín octubre  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. POSTER ONENAREN SARIA JASO DUTE ISABEL ARTIETA ETA CARMEN PAZ EMAGINEK
  2. BIZKAIKO MEDIKUEN ELKARGOAK XI. OSASUNAREKIKO KONPROMISOAREN SARIA EMANGO DIE MEDIKU TUTORE ETA IRAKASLEEI
  3. OSPITALEKO LARRIALDIETAKO ZERBITZUA “CONCEPTOS 2021” NAZIOARTEKO JAURDUNALDIAN ORDEZKATUTA
  4. PEDIATRIAKO ASMA AKUTUAREN IBILBIDE ASISTENTZIALA
  5. “OSASUN- PROFESIOANLEN JARRERAK, PERTZEPZIOAK ETA JOKABIDEAK LANEAN EGITEN DEN EUSKARAREN ERABILERAZ" IZENEKO INKESTA
  6. PROFESIONALEI GRIPEAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO KANPAINA

POSTER ONENAREN SARIA JASO DUTE ISABEL ARTIETA ETA CARMEN PAZ EMAGINEK

ESIko bi emaginek poster onenaren saria irabazi dute Errioxako Emaginen Elkartearen I. Kongresu Nazionalean - AMALAR eta Espainiako Emagin Elkarteen Federazioaren XIX. Biltzarrean. Kongresu honetan, urtebete baino gehiagoko atzerapenaren ondoren, Autonomia Erkidego guztietako 700 emagin inguru bertaratu ziren. Emagin guztiek espero zuten ekitaldia izan zen, “Matrona y Mujer. Ciencia y Compromiso” lelopean.

Isabel Artieta eta Carmen Paz ESIko bi emaginek bi poster aurkeztu zizuzten, 2020ko maiatzean egitekoa zen kongresurako onartuak izan zirenak: “Diseño de cuestionarios de detección de Necesidades en la mujer para afrontar su parto y superar el puerperio con éxito” eta “Necesidades de salud en el postparto ¿cómo las medimos?”. Poster horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak finantzatutako ikerketa-proiektu baten emaitza dira, haurdunaldian, erditzean, erdiberriaroan eta edoskitzaroan lehentasuna duten osasun-beharretarako neurketa-tresnak garatu eta ebaluatzeko. Eta oraindik ere jarraitzen dute horretan lanean.

Kongresuaren amaieran, “Necesidades de salud en el postparto ¿cómo las medimos?” izeneko posterra saritu zuten kongresuko poster onenaren emaginen kategorian. COVID-19ari eskainitako kategoriako poster onena Arrasateko Osasun Zentroko (Debagoiena ESI) lankideentzat izan zen, pandemia garaian amagandiko edoskitzeari eusteari buruz. Beraz, hori guztia oso pozgarria izan da guretzat.

 

* Emaginekin elkarlanean idatzitako testua

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irabazi duen posterra
  2. Abstract

BIZKAIKO MEDIKUEN ELKARGOAK XI. OSASUNAREKIKO KONPROMISOAREN SARIA EMANGO DIE MEDIKU TUTORE ETA IRAKASLEEI

Bizkaiko Sendagileen Elkargoko Zuzendaritza Batzordeak aho batez onartu zuen XI. Osasun-konpromisoaren Saria mediku tutore eta irakasle guztiei ematea. Errekonozimendu horrekin, Medikuntzako profesional horien guztien ahalegina, konpromisoa eta dedikazioa jendaurrean erakutsi eta eskertu nahi ditu, beren irakaskuntza-funtzioak eta beren lan-esparruko funtzioak bateragarri egiten baitituzte.

Saria emateko ekitaldia Bizkaiko Sendagileen Elkargoaren urteko ospakizunean egingo da, 2022ko otsailaren 11n, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Ana Lourdes Iglesiasekin, Barakaldo-Sestao ESIko ospitaleko irakaskuntzako arduradunarekin, hitz egin dugu. Oso pozik agertu da albistearekin, eta gurekin hitz hauek partekatu nahi izan ditu:

Lankide askok urteak daramatzagu osasun-arloan lanean, eta bateragarri egiten ditugu, batzuetan nekez, eguneroko lan klinikoa eta irakaskuntza, belaunaldi berriei eta orain lanean daudenei prestakuntza gaurkotua eskainiz. Lan hori askotan ez da behar bezala aitortzen, ez gure zerbitzuetan/zentroetan, ezta erakunde zentralean ere.

Hala ere, pozik gaude Bizkaiko Medikuen Elkargoak emandako sari honekin, horri esker hobeto ikusten gaituztelako, eta prestigioa ematen digulako.

Espero dugu sari hau errekonozimendua lortzeko bidearen hasiera izatea. Izan ere, egunero ilusio handiz egiten dugun lana da, baina kalitaterik onena lortzeko dedikazio-ordu asko behar dira.

Zorionak anonimotasunetik egunez egun hori posible egiten duten guztiei, bai ospitale barruko bizitzan, bai kanpokoan. Eskerrik asko etorkizuneko espezialistak prestatzeko eta dagoeneko finkatuta daudenak hobetzeko lan egiten duzuon guztioi.

Eskerrik asko ez makaldu eta zuen dedikazioan aurrera egiteagatik, oztopo guztien gainetik. Hau guztiontzako sari bat da, egunero hau posible egiten dugunontzat.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago

OSPITALEKO LARRIALDIETAKO ZERBITZUA “CONCEPTOS 2021” NAZIOARTEKO JAURDUNALDIAN ORDEZKATUTA

Azaroaren 24tik 26ra, CONCEPTOS 2021 Larrialdietako Medikuntzari buruzko Nazioarteko II. Jardunaldiak egingo dira, SEMESek antolatuta.

Diziplina anitzeko eta nazioarteko proiekzioa duten jardunaldi horien bigarren edizioa da, Latinoamerikarekin hitzarmena sinatuta. Jardunaldi horietan, besteak beste, gure ESIko medikua den Zafra jaunak ekografiari buruzko hitzaldi bat egingo du.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago

PEDIATRIAKO ASMA AKUTUAREN IBILBIDE ASISTENTZIALA

Asma haurtzaroko gaixotasun kronikorik ohikoena izaten da, eta haren exazerbazioak kontsulta-arrazoi ohikoak, bai lehen mailako arretan bai pediatriako larrialdi-zerbitzuetan , baita, batzuetan, ospitaleratzeko arrazoia ere. Horrek guztiak familia-dinamikari nahasmen handia ekartzeaz gain, eragina dauka adingabearen eta haren familiaren bizi-kalitatean. Izan ere, asma duten pazienteen % 20 inguruk larrialdietan artatu beharreko exazerbazioak  izaten dituzte inoiz.

Argi dago profesionalen artean ez dagoela bateratasunik -ezta eremu geografiko txiki batean ere-, eta praktika klinikoko gidekiko atxikimendua ez dela erabatekoa. Horregatik, urriaren 21etik aurrera, pediatriako asma akutuaren ibilbide asistentzial integratua (PAIAI) abiarazi nahi dugu, eremu hauetako profesionalen artean adostua: lehen mailako arreta, pediatriako larrialdietako zerbitzuak, ospitalizazioko solairuak, zainketa intentsibo pediatrikoen unitatea eta pneumologia pediatrikoa. Ibilbide horrek hainbat kalitate-adierazle jasotzen ditu bai gertakari akutuaren maneiuari buruz, bai asma iraunkorraren sintomak detektatu eta tratatzeari buruz.

     Ibilbide hau Barakaldo-Sestao eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIetan gidatuko da. Horiek inplementatzeko, profesionalei (pediatrak zein erizainak) zuzendutako prestakuntza-ekintzak egingo dira, profesionalei proiektu honen adierazleen martxari buruzko datuak bidaliko zaizkie, eta, pixkanaka, asma duten familiei eta adingabeei laguntzeko eta prestatzeko materialak.

Helburu orokorra da asma-krisiak dituzten haurren arreta hobetzea, zainketen jarraitutasuna bermatuz, asistentzia-mailen arteko koordinazio eta komunikazio hobearen bidez. Helburu espezifikoak dira asma-gertaeraren larritasuna erregistratzea, bronkodilatadoreak emateko lehentasunezko modua MDI gehi espaziodorea erabiltzea izatea eta sakoneko tratamendu egokia jaso dezaketen asma iraunkorreko haurren detekzioa areagotzea:

https://barakaldosestao.osakidetza.eus/eu/Salud/Servicios%20M%c3%a9dicos/pediatrias/asma/Orriak/default.aspx

Talde-lana eta integrazioa dira proiektu honen oinarria, eta ziur gaude emaitza onak lortuko dituela asma duten adingabeen osasuna hobetzeko.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago intranetean

“OSASUN- PROFESIOANLEN JARRERAK, PERTZEPZIOAK ETA JOKABIDEAK LANEAN EGITEN DEN EUSKARAREN ERABILERAZ" IZENEKO INKESTA

Gaur hasi eta abenduaren 3ra arte, Osasun-profesionalen jarrerak, pertzepzioak eta jokabideak lanean egiten den euskararen erabileraz izeneko inkesta betetzeko aukera izango dugu Osakidetzako profesional guztiok, gure posta elektronikoan jaso dugun mezuaren bitartez.


Rubén García Pérez Bilbo-Basurtuko ESIko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatrak eta Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboak bultzatu duten proiektua da, eta jatorria du Euskal Herriko Unibertsitateak eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako Hizkuntzen kudeaketa osasun-arretan: euskara komunikazio klinikoan graduondokoan. García graduondokoaren lehen edizioko ikaslea izan zen, eta graduondokoaren amaierako lanerako erabili zuen inkesta egokitu da Osakidetzako langile guztiei helarazteko.

Inkesta anonimoa da, eta 10 minutu inguruko tartea baino ez da behar betetzeko.

Proiektuaren bultzatzaileek inkestan parte hartzea sustatu nahi dute, uste baitute sortze prozesuan dagoen 3. Euskara Plana aberastuko dutela Osakidetzako langileen iritziek.

Esteka honetan aurkituko duzu inkesta:

https://labur.eus/Osakidetza-Euskara-2021


Oharra: inkesta behar bezala ikusteko, ireki Firefox, Edge edo Chrome nabigatzaileak.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Inkesta bete

PROFESIONALEI GRIPEAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO KANPAINA

Pasa den astelehenean, hilaren 18an, hasi zen gripearen aurkako txertaketa-aldia, xede-biztanleriari zuzendua, eta, gure kasuan, baita osasun-profesionalei ere.

Txertoa nahi duen profesional orok eskura izango du leku hauetan:

-   Osasun-zentroan bertan, zure lantokia lehen mailako arreta bada.

-   San Eloy Ospitaleko Lan-osasuneko Unitatean, ospitale-eremuan lan egiten baduzu.

Oso garrantzitsua da gogoraraztea Covid 19tik babesteko urruntze-neurriak erlaxatu ondoren, bizitza sozialari ekin zaiola berriro, eta babes-neurriak murriztu direla, transmisio birikoa errazten duena, gripearen birusa barne. Beraz, une honetan prebentzio-tresnarik onena txertoa da. Zure burua babestu nahi baduzu, bizikideak babestu nahi badituzu, eta zure pazienteak babestu nahi badituzu, ez izan zalantzarik hitzordua eskatzeko zure osasun-zentroan edo ospitaleko Lan Osasuneko Unitatean.