PROABerriak 2. zk Otsailak 2019  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. PROA-H eta PROA-EH, ezagutzen gaituzu?
  2. PROA-EH, faringoamigdalitis akutua, egungo klasikoa
  3. Sarna, uste duguna baino ohikoa
  4. Galdera, iradokizun edo parte-hartze lanak nori zuzendu:

PROA-H eta PROA-EH, ezagutzen gaituzu?

2013an PROA-H (Programas de Optimización de Uso de los Antibióticos) San Eloy Ospitalean hasi zen, eta 2017an PROA-EH (Ospitalez kanpo) taldea sortu zen unitate hauetako ordezkariekin: LMA guztiak, EAG,  Larrialdiak, Medikuntza Prebentiboa, Gaixotasun Infekziosoak  eta Farmazia.

Jarraian, gure lana eta zenbait emaitza laburtuko ditugu...

Zein da gure helburua?

PROA-Hren kasuan

Infekzio larriak dituzten pazienteek ahalik eta pronostikorik onena izan dezatela lortzea. Antibiotikoak erabiltzetik sortzen diren aurkako efektu larriak txikiagotzea, besteak beste, antibiotikoekiko erresistentzia. Eta osasun-baliabideen erabilera eraginkorra bermatzea.

Eta PROA-EHrenak zeintzuk dira?:

Antibiotikoen preskripzioa murriztea beharrezkoak ez diren tratamentuetan. Antibiotikoen hautaketa optimizatzea, espektro zabaleko antibiotikoen preskripzioa murriztuz, bertoko erresistentzietara egokituz. Eta pazienteen tratamenduarekiko atxikipena sustatzea.

Horretarako  PROA-Hn aholkularitzak egiten ditugu, sartzeko irizpide hauekin:

5 egun edo gehiagorako agintzen diren antimikrobianoak, ospitalizazio unitateetan (ELUNen izan ezik). Infekzioen eta Politika Antibiotikoaren Batzordeak (CIPA) antibiotiko murriztutzat jotzen dituen antibiotikoak, agintzen diren unetik bertatik, adibidez: daptomizina, linezolida, kaspofungina, tigeziklina. Eta antimikrobiano bat baino gehiago aginduta duen edozein paziente.

Urtero 1.200 aholkularitza inguru egiten ditugu, eta gutxi gorabehera 800 pazienteren tratamenduak berraztertzen ditugu.

Tratamendua eteteko arrazoirik ohikoena izaten da tratamendua burutu dela, eta horren ondoren, aldaketa terapia sekuentzialagatik. Nabarmentzekoa da kasuen %9an ez dela indikaziorik izaten (hau da, mikroorganismoak ez da antibiotiko horrekiko sentikorra,  edo antibiotikoak ez du erabiltzeko indikaziorik).

Grafikoan aholkularitzen banaketa ikus dezakezu.

PROA-EH taldeak helburu hori lortzeko zenbait kontsentsu-dokumentu adostu ditu, lehen mailako arretan prebalentziarik handiena duten infekzioen abordatze terapeutikoa kontuan izanik. Dokumentu hauek badituzte jendearentzako informazio-foiletoak. Gainera, zentroetako erreferente bakoitzak kontsentsu-dokumentuak lankideen artean zabaltzen ditu, eta antibiotikoen erabilera hobetzeko jarduerak burutzen ditu, hala nola, ezagutza partekatuak. PROABerrian dokumentu guzti hauek helaraziko dizkizugu.

HEMEN klikatuz gero, gure lanari buruzko inkesta labur batera helduko zara, hobetzen jarraitzera lagunduko diguna (minutu batzuk besterik ez da izango).

PROA-EH, faringoamigdalitis akutua, egungo klasikoa

Noiz tratatu behar da faringoamigdalitisa antibiotikoekin? Zein da aukeratzeko antibiotikoa?

Faringo-amigdalitis akutu gehienetan tratamendu antibiotikoak ez du inolako onurarik lortzen. Antibiotikoek ez dituzte sintomak arintzen, ez konplikazio arriskua murrizten; hala ere, efektu kaltegarriak sor ditzakete, besteak beste, goragaleak, alergiak edo beherakoak.

Eztarrian plakak agertzea ez da infekzio bakterianoaren sinonimoa. Barakaldo-Sestao ESIko kontsultetan badaukagu TDR proba azkarra; eta honek, pazientearen sintomekin batera, (score faringoamigdalitis formularioa erabili ahal duzu osabide globalen), antibiotikoen preskripzio desegokia %80an gutxitzen lagundu ahal digu.

Faringo-amgdalitisaren diagnostikoa eta tratamendua berrikusi nahi badituzu, hemen dituzu PROA-EH taldeak prestatutako adostasun-dokumentua eta algoritmoa. Gainera, prozesu autolimitatu hauetan, oso gomendagarria izaten da tratamendu antibiotikoaren preskripzio diferituaren aukera gogoan izatea. Esteka honetan, PROA-EH taldeak eta Bizkaiko Farmazilarien Elkargoak herritarrentzako liburuxka informatiboa daukazu eskuragarri.

Amaitzeko, 2017ko irailean dokumentu horiek zabaldu zirenetik, preskribatzeko ohiturak neurtzen ditugu gure praktikak hobetzeko. Hemen kontsulta dezakezu.

Sarna, uste duguna baino ohikoa

Sarna akaro batek eragindako larruazaleko infekzioa da, Sarcoptes scabiei, hain zuzen ere. Udan zenbait agerraldi izan ditugu gure inguruko zentro soziosanitarioetan. Larruazalarekiko kontaktu zuzenaren bidez transmititzen da, eta maindireekin, eskuoihalekin eta jantziekin kontaktua izanez gero. Hori dela eta, transmisioa oso ohikoa da familia bereko kideen artean, haurtzaindegietan eta erakunde itxien artean, ospitaleak  eta zentro sanitarioak barne.

Nola agertzen da?

- Azkura bizia eta hedatua, gauez okerragoa.

- Urtikaria

- Zarakarrak eta eskatak gaixo larrietan eta inmunodeprimituetan.

Heldu osasuntsuetan agertzeko tokia ere tipikoa da:

Eskuen hatzamarren artekoak, eskumuturren alde flexoreak, ukondoak, galtzarbeko aurreko aldea, gerria, ipurmasailen beheko aldea, gizonezkoen genitalak eta emakumezkoen alde periaerolarra.

Gehiago jakin nahi duzu?

-I-botikan fitxa bat eskura duzu (egin klik hemen) bai gaixoarentzat, bai bere kontaktuentzat,  tratamendua betetzeko modu egokia eta hartu beharreko higiene neurriak azaltzen dituena.

- Esteka honetan eskura duzu sarnari aurre egiteko Osasun Publikoaren protokoloa (2019).

Zeren eta..

Familiaren kasu sintomatiko posibleak ebaluatu behar dira -tratamendua ezartzeko-, eta kontaktuak identifikatu behar ditugu –profilaxia agintzeko-, kontaktu sexualak, gelakideak eta zaintzaileak.

Oso garrantzitsua!  Diagnostiko  berri guztiak ESIko Medikuntza Prebentiboko Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio. Ez da derrigorrez adierazi beharreko gaixotasuna, baina agerraldiak bai adierazi behar direla.

Galdera, iradokizun edo parte-hartze lanak nori zuzendu:

Posta electronikoa:PROAberriak.osibs@osakidetza.eus

Erredakzio Batzordea: Jaione Bilbao, Ainhoa Zuriñe Sanjuan, Esmeralda Santana, Jon Ugalde.