39. zk buletina Uztaila  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. EGOILIARREN HARRERA
  2. EUTANASIAREN BARAKALDO-SESTAO ESIkoERREFERENTEEN TALDEA
  3. "BISITARI" WIFI SAREA EZARRI DA BARAKALDO-SESTAO ESI OSOAN
  4. SARS-CoV-2 JARRAIBIDEAK: Osakidetzako langileen diagnostikoa eta jarraipena
  5. IÑIGO URKULLU LEHENDAKARIA BECeko TXERTAKETA-PUNTUAN IZAN DA GOTZONE SAGARDUI OSASUN SAILBURUAREKIN ETA ROSA PÉREZ OSAKIDETZAKO ZUZENDARI NAGUSIAREKIN BATERA
  6. OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO LANGILEEK ETENGABEKO PRESTAKUNZTA-IKASKETAK ETA BIRZIKLAPEN PROFESIONALA EGITEKO LAGUNTZA-PROGRAMA
  7. LEKUALDATZE-LEHIAKETA IREKIA ETA IRAUNKORRA: BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENAK
  8. OSASUN-ZENTROETAKO OBRAK
  9. UDA ZORIONTSU ETA OSASUNTSUA IZAN!

EGOILIARREN HARRERA

Uztailaren 20an izan zen datozen lau urteetan gurekin egongo diren egoilarrei harrera egiteko ekitaldia.

Bederatzi egoiliarren artean badaude Familia eta Komunitateko Medikuntzako 5 egoiliar, Oftalmologiako egoiliar bat eta Familia eta Komunitateko hiru barneko erizain egoiliar.

Pozten gaitu Barakaldo-Sestao ESIa aukeratu izanak.

Ongi etorri!

EUTANASIAREN BARAKALDO-SESTAO ESIkoERREFERENTEEN TALDEA

2021eko ekainaren 25ean sartu zen indarrean eutanasia arautzen duen 3/2021 Lege Organikoa. Lege horrek bermatzen du zer testuingurutan legez onartzen den hiltzeko laguntza medikoa.

 https://barakaldosestao.osakidetza.eus/eu/Salud/apc/cartzerv/Orriak/default.aspx 

Atal honetan, eutanasiari buruzko informazioa aurkituko duzu; zein egoeratan eska daitekeen edo  zein profesionalek parte hartzen duten prozesuan, bai eta hori betetzen dela bermatzeko informazioa ere.

Barakaldo-Sestao ESIan Eutanasiako erreferenteen talde bat eratu da, gure erakundeko profesionalek osatua, honako funtzio hauek izango dituena:

• Informazioa zabaltzea eta ESIko osasun-profesionalei prestakuntza ematea.

• Lantalde asistentzial, mediko, arduradun eta aholkulariei lagundu eta aholkuak ematea.

Hiltzeko laguntza medikoaren prozesuarekin hasiko diren lantalde asistentzialei lagundu ahal izateko, Eutanasiaren Erreferenteen postako kontaktu-talde bat sortu da, GD-65-REFERENTESEUTANASIA izenekoa. Bertan, osasun-profesionalek aholkularitza eta laguntza eska dezakete.

"BISITARI" WIFI SAREA EZARRI DA BARAKALDO-SESTAO ESI OSOAN

Ekainean doako Wifi sarea jarri zen martxan, pazienteei eta laguntzaileei zuzenduta. Gaur egun konexioa badago eskuragarri ESIko zentro guztietan.

Nola konektatu?

Interneta eduki ahal izateko, Bisitari sarera sartu behar da, eta formularioan telefono-zenbakia eta NAN zenbakia idatzi. Une horretan SMS bat bidaliko da mugikorrera eta, bertan, formularioan idatzi beharko den pasahitza agertuko da sarean sartu ahal izateko.

Erabiltzaileak Internetera sartu ahal izango dira pasahitz berarekin bi gailutatik aldi berean 24 orduz. Eskuragarri dagoen Interneteko zerbitzua oinarrizkoa da, eta iragazita egongo da.

Zerbitzu hau erabiltzean gerta daitezkeen arazoetarako jarri harremanetan 900 105 296 arreta-telefono espezifikoarekin, ez Osakidetzako EAZrekin, ezta Informatikarekin ere.

Informazio-kartelak jarriko dira osasun-zentroetan aurreko guztia azaltzeko.

SARS-CoV-2 JARRAIBIDEAK: Osakidetzako langileen diagnostikoa eta jarraipena

2021eko uztailaren 14an eguneratutako jarraibideen arabera, gogorarazten dizkizuegu Osakidetzako profesionalen eremuan kontaktuak aztertzeko irizpide orokorrak:

Baieztatutako kasu baten kontaktu estutzat jotzen diren profesionalek ez dute berrogeialdirik ezta etxeko isolamendurik egin beharko, baldin eta hauetako bat betetzen badute:

- Txertaketa-jarraibide osoa izatea.

- Txertorik hartu ez badute, ez dute sintomarik eta SARS-CoV-2 bidezko infekzioa izan dute, PDIA (infekzio aktiboaren proba diagnostikoa) bidez berretsia, azken 6 hilabeteetan.

Horiei guztiei PCR bat egin behar diegu baieztatutako kasuarekin azken kontaktuaren 1. eta 8. egunetan, azken 3 hilabeteetan SARS-CoV-2 infekzioa izan dutenei IZAN EZIK, horiei ez zaie PCRrik egingo.

IÑIGO URKULLU LEHENDAKARIA BECeko TXERTAKETA-PUNTUAN IZAN DA GOTZONE SAGARDUI OSASUN SAILBURUAREKIN ETA ROSA PÉREZ OSAKIDETZAKO ZUZENDARI NAGUSIAREKIN BATERA

Iñigo Urkullu lehendakaria, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin eta Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusiarekin batera, BECera hurbildu ziren joan den hilean, ekainean.

Osakidetzako txertaketa-kanpainak aurrera jarraitzen du, eta Lehendakariak gertutik jarraitu nahi izan du txertaketa-gaitasun handiko zentroetan dosiak emateko prozesua, kasu honetan Barakaldoko BECen.

Apirilaren 3an ireki zen BECeko txertaketa masiboko puntua antolatu eta koordinatzeko erronka izan da, bertan hiru erakunde elkartu baitira: Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIa, Barakaldo-Sestao ESIa eta Uribe ESIa.

Hilabete hauetan, 213.079 dosi eman dira BECen, eta, orain arte, egunean batez beste 2.700 dosi inokulatu dira. Eta azpimarratzekoa da egun bakar batean 4.900 txerto eman zirela.

BECen instalazioak 20 box ditu, eta horiei esker egunean 5.000 dosi baino gehiago eman daitezke.

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO LANGILEEK ETENGABEKO PRESTAKUNZTA-IKASKETAK ETA BIRZIKLAPEN PROFESIONALA EGITEKO LAGUNTZA-PROGRAMA

Irekita dago jada osasun-arloan etengabeko prestakuntzako eta birziklatze profesionaleko ikasketak egiteko laguntzen epea, bai alderdi klinikoei dagokienez, bai kudeaketa- eta administrazio-arlokoei dagokienez, zentro edo erakunde nazionaletan, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitartean.

Betebeharreko eskakizunak:

- Ikasketak 2020ko irailaren 1en eta 2021eko abuztuaren 31ren artean amaitzea

- Zerbitzu aktiboan dagoen langilea izatea deialdiaren ebazpena argitaratzen den egunean

- Eskabidea bitarteko telematikoz igortzea deialdian ezarritako epearen barnean

- Eskabide sinatua eta gainerako dokumentazioa Osakidetzako edozein zerbitzu-erakunderen erregistroan aurkeztea deialdian ezarritako epean

- Deialdiaren ebazpenean jasotako gainerakoak

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 15era

Informazio gehiagorako hemen sakatu:

https://www.osakidetza.eus/sites/Intranet/es/profesionales/formacion/ayudasFormacion/Paginas/Ayudas-para-estudios-formacion-continua.aspx

Informazioa gure intranetean eta Osakidetzarenean dago eskuragarri.

Zalantzarik baduzu, gure ESIko prestakuntza-taldeari kontsultatu.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago

LEKUALDATZE-LEHIAKETA IREKIA ETA IRAUNKORRA: BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENAK

2021eko uztailaren 19an webgunean argitaratu ziren behin-behineko esleipen-ebazpenak, honako hauei dagokienez: Familiako Mediku Espezialista (LMAT), Pediatriako Mediku Espezialista (LMAT) eta Laborategiko Teknikari Espezialista.

Interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko, uztailaren 20tik abuztuaren 2ra bitartean, biak barne. Horretarako inprimakia egongo da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean.

OSASUN-ZENTROETAKO OBRAK

Udako hilabeteak aprobetxatuz, honako obra hauek egiten ari dira osasun-zentro hauetan:

- Zaballa OZ: uztailetik igogailua aldatzen ari dira Osasun Zentroan. Urrian amaitzea aurreikusten da.

- Markonzaga OZ: Markonzagako izpien gela hobetu da, haren tamaina handituz eta ekipamendu berria instalatuz.

- Zuazo OZ: kanpoko modulu bat instalatu da PCR probak egiteko. Gainera, bi kontsulta berri instalatu dira.

UDA ZORIONTSU ETA OSASUNTSUA IZAN!

Zuekin partekatzen dugun uztailean Osatu Berri aldizkarian argitaratutako bineta. Uda zoriontsua eta osasuntsua izan!