29. zk Buletina Azaroa  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. SAN ELOY OSPITALEA ETA BESTE 4 ERAKUNDE OMENTZEKO EKITALDIA KARMENGO JAIETAN
  2. HASI DIRA SAN ELOY OSPITALEKO APARKALEKUA BERRITZEKO LANAK
  3. EUSKARAREN ERABILERA IRIZPIDEAK
  4. KUTSATZEA SAIHESTEKO ANTOLAKETA-NEURRIAK GOGORARAZTEA

SAN ELOY OSPITALEA ETA BESTE 4 ERAKUNDE OMENTZEKO EKITALDIA KARMENGO JAIETAN

Joan den uztailaren 16an, Barakaldoko Karmenen Egun Handian, Udal Jai Batzordeak omendu zituen COVID-19ren osasun-krisian lehen lerroan lan egin dugun bost kolektibo, beste askoren artean.

Ekitaldia udaletxeko ekitaldi-aretoan egin zen, ateak itxita, eta Julen Ballestero zuzendari gerentea eta Lourdes Vivanco zuzendari medikoa bertaratu ziren. Gainera, Goiztiri Elkarteko, Babes Zibileko, Udaleko garbitzaileen taldeko eta Gurutzetako Ospitaleko langileak ere bertaratu ziren. Guztiei, Jolin eta Deabru, herriko bi maskotak erakusten zituen oroigarri bat eman zitzaien. ESKERRIK ASKO!!

HASI DIRA SAN ELOY OSPITALEKO APARKALEKUA BERRITZEKO LANAK

Aurreko alean aurreratu genuen bezala, San Eloy Ospitaleko aparkalekuan egiturazko aldaketak egingo dira suhiltzaileen kamioi bat iparraldetik sartu ahal izateko. ​Lan hau gure erakundearen Autobabeserako Planaren berrikusketan jasotzen da, bertan egiaztatu baitira bete behar ditugun suteen kontrako segurtasun-eskakizunak. Lan hauek abuztuaren 29an bukatuko dira.

APARKATZEKO BESTE AUKERA BATZUK

San Eloy Ospitaleko ingurua hirikoa denez gero, baditu etortzeko zenbait modu: hurbileko metro geltokia (Bagatza), Bizkaibus eta Kbus (Barakaldoko hiri-busa) zerbitzuak eta aparkatzearen arautzea (TAO) ospitaletik kanpo. Beste alternatiba on bat izaten da BECeko aldirietako aparkalekua Ansion (Ospitaletik 2 geltokira), 0,70 €-ko tarifa duena, beti ere kotxea atera baino lehenago bidai bat metroz egin bada Barik erabiliz edozein geltokitatik Ansioraino. Udalak pandemiaren hasieran Ospitaleko langileei utzi zien Meatze Eskolako aparkalekua ere erabilgarri dago.

EUSKARAREN ERABILERA IRIZPIDEAK

Orain dela gutxi bukatu den Osakidetzaren Euskera Plana 2013-19 bete ahal izateko (1.8 eta 2.1 atalak), honen bidez gogoratu nahi dizkizuegu paziente eta erabiltzaileekiko harremanetan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak.  

Horretarako, irizpide horiek biltzen dituen triptiko erraza eskuragarri duzue albiste honen amaieran, batez ere, aurrez aurreko atentzioa eta telefono bidezko atentzioari dagozkienak, oso garrantzitsuak diren beste batzuk ahaztu gabe, besteak beste, idatzizko komunikazioa eta langile euskaldunen identifikazioa.

Triptiko hau eta horren bidez zabaldu nahi ditugun ideiak jadanik aztertu eta komentatu dira langileekin, adibidez, bileretan, ikastaroetan, jardunaldietan… Gure ESIko talde batzuekin bereziki landu baditugu ere, Euskara Planean talde horiek lehentasunezkoak direlako, beharrezkoa da gure erakundeko langile guztiengana hobeto zabaltzea.

Zuzendaritzatik azpimarratu nahi dugu neurri erraz hauek oso eraginkorrak direla euskararen erabilera sustatzeko, eta euskara ez dakiten langileei ere badagokiela, noski.  Beraz, erabiltzaileren batek euskeraz hitz egiten badie, erraztu behar dute lankide euskaldun batek herritar hori lehenbailehen atenditzea, posiblea bada.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Irakurri Euskararen Erabilera irizpideen triptikoa

KUTSATZEA SAIHESTEKO ANTOLAKETA-NEURRIAK GOGORARAZTEA

Gure erkidegoan gaur egun bizi ditugun kasuen eta agerraldien aurrean, berriz ere ondorengoa gogorazi nahi dugu:

- Langileen kopurua kontrolatuko da lan-gela komunetan (txosten-gelak eta abar), segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko eta langileen konkurrentzia saihesteko, kutsatze posible bat minimizatze aldera.

- Aldageletara mailaka sartuko da, langile asko batera leku berean ez egoteko. Sarreran edukiera adieraziko da.                                        

- Jarraituko dugu aurrez aurrekoak ez diren bilerak egitea sustatzen.

- Aurrez aurreko lan-bilerak egin behar izanez gero, sarrera kontrolatuko da,2 metroko segurtasun-distantziari eutsiko zaio, eta dagokion maskara erabiliko da kutsatzea saihesteko.

- Bisitarien eta profesionalen igogailua behar-beharrezkoa denean bakarrik erabiliko da. Edukiera eta pertsonen posizioa seinaleztatuta daude, segurtasun-distantzia ziurtatzeko.

- Beste profesional batzuekin batera egoten saihestu behar da komunetan, korridoreetan, halletan, kafe-guneetan eta abarretan.

- Profesional guztiek erabili behar dituzte NBEak eta/edo maskara higienikoak.