13.zk Buletina OSI Barakaldo-Sestao ESI  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. ELKARRIZKETA ESIko ZUZENDARI EKONOMIKO BERRIARI: JOSU MIRENA ETXEGARAI
  2. D`AMOUR GALDETEGIA: LAGUN IEZAGUZU PROFESIONALEN ARTEKO LANKIDETZA-MAILA NEURTZEN
  3. PAZIENTEAREN GORABEHERAK JAKINARAZTEKO ETA HAREN SEGURTASUNAREN INGURUAN IKASTEKO SISTEMA (SNASP)
  4. LIDERBIDE: LIDERGOAREN EBALUAZIOA 360º BARAKALDO-SESTAO ESI-AN
  5. EPEA ZABALIK DAGO PRESTAKUNTZAKO IBILBIDEEN EREDUAN PARTE HARTZEKO
  6. BARAKALDO- SESTAO ESIak PARTE HARTU DU PAZIENTEEN SEGURTASUNERAKO LEHENENGO ASTEAN
  7. PARTE HARTU BULETINETAN!

ELKARRIZKETA ESIko ZUZENDARI EKONOMIKO BERRIARI: JOSU MIRENA ETXEGARAI

Uztailetik Barakaldo-Sestao ESIko Zuzendari Ekonomiko berria Josu Mirena Etxegarai da. Josu Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa Zientzietako lizentziatua da, eta Deustuko Unibertsitatean Kudeaketa Sanitarioko Goi Zuzendaritzako diplomatua.

Josu Mirena Barakaldo-Sestao ESIra etorri da Osakidetzan 27 urteko ibilbide luzea egindakoan. Ekonomia eta Finantzako Zuzendaria izan da Santa Marina Ospitalean eta Arabako Osasun Mentaleko Sarean, baita Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaria ere.

Naturazalea da Josu, eta “une arruntekin” gozatzen du. Bere burua deskribatzen du orainaldia bizi izaten saiatzen den pertsona baikorra dela esanez.                                                                                      

Nolakoa izan da zure esperientzia orain arte?

Oso aberasgarria izan da, bai maila pertsonalean, bai profesionalean. Hainbeste urteko esperientzia eta nire izaerari esker, beti prest egoten naiz arazoei aurre egiteko, konpontzen saiatu eta gauzak baikor ikusi ahal izateko.

Zeintzuk izaten dira zure lanpostuan eguneroko lanean aurre egin behar diezun egoerak?

Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritza aipatzen denean, jende guztiari etortzen zaizkio burura aurrekontua planifikatu eta kontrolatzea, diruzaintza kudeatzea… Baina gehienek ez dakite zuzendaritza hau zerbitzu orokorrez ere arduratzen dela: mantentze-lanak, elikadura, garbiketa, ikuztegia, segurtasuna…

Horrek eskatzen dit arazoak sortzen direnean pentsamendu kritikoaz jardutea, horrela egoera sakon aztertu, eta horren zergatiak eta ondorioak ulertu ahal izateko. Horrek eskatzen dit esfortzua egitea nire laguntzaile guztiei eginbeharrak argi adierazteko, eta horrela erakundearen helburuak betetzen lagundu ahal izateko. Horrek eskatzen dit sormena, zereginetan beti berrikuntza bilatu nahian, etengabeko hobekuntza sustatuz. Horrek eskatzen dit autokontrola, batzuetan nire emozioak kontrolatu behar ditudalako, erreakzio negatiboak saihestuz.  Horrek eskatzen dit intuizioa, inoiz egoera batzuei aurre egin behar baitiet informazio guztia eduki gabe. Horrek eskatzen dit zenbait gaitasun: planifikatzea, zereginak modu eraginkorrean antolatzea, epe errealistak ezartzea eta lanak delegatzea nire langileen gaitasunen arabera. Horrek eskatzen dit negoziatzeko gaitasuna, zenbait eremutan akordioak lortzeko funtsezkoa delako: hornitzaileekin, laguntzaileekin beraiekin, eta abarrekin. Horrek eskatzen dit taldean lan egitea, horrela nire laguntzaileak modu aktiboan tartean sartzeko, motibazioa sortuz eta beraien garapen profesionalean lagunduz. Poz handia da pertsonen eboluzioa ikustea, bai maila pertsonalean, bai profesionalean.

Zeintzuk dira ESIko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzaren aukerak eta proiektuak epe laburrean eta luzean?

Orain dela gutxi iritsi naizela kontuan hartuta, erakundea apur bat ezagutzen ari naiz, indarrak eta ahuleziak. Nire lehenengo proiektuak dira nire inguruko pertsonengan segurtasuna eta konfiantza sortzea, baita komunikazioa, prestakuntza eta beharrezko baliabideak erraztea ere. Horren ondorio gisa, nire helbura da konpromisua eta lankidetza lortzea, eta taldea lanean jartzea ezarritako helburuak eskuratzeko.

Zure lan-ibilbide luzea kontuan hartuta, zure ustez zeintzuk dira ekonomia eta finantzako kudeaketa egokia bermatzeko giltzarriak?

Oinarria da aurrekontua egoki planifikatzea, espero den jarduerarekin bat etorriz. Logikoa denez, garrantzitsua da gastuak eta diru-sarrerak ondo inputatzea, eta hilero jarraipena egitea. Horrela, dagozkion erabakiak hartu ahal ditugu, eta jarduera desegokiak zuzendu erakundearen kudeaketari begira. Beste alderdi garrantzitsu bat diruzaintzaren egoera da, ezinbestekoa baita aldez aurretik eta zehatz-mehatz ezagutzea zeintzuk diren diruzaintzaren beharrak epe laburrean eta luzean. Kontuan hartu behar den beste alderdi bat da kontratazio administratiboaren arautegia betetzea, inolaz ere ahaztu ezin dena. Eta azkenik, garrantzitsua da pertsonen prestakuntza eta talentua erabiltzea hazteko lanabes estrategiko bezala.

 

Erlazionaturiko Loturak

  1. Josuren LinkedIn profila

D`AMOUR GALDETEGIA: LAGUN IEZAGUZU PROFESIONALEN ARTEKO LANKIDETZA-MAILA NEURTZEN

Urriaren 20ra arte Intranetean sartu ahal izango da D'amour galdetegian. Gonbidatu nahi zaitugu galdetegi hau betetzera, funtsezko lanabesa delako Osakidetzako langileen maila asistentzialen artean azken urteotan egin diren lankidetza-esperientziak baloratzeko.

2016. urtean Barakaldo-Sestao ESIko 192 profesionalek hartu zenuten parte. Erantzun guztiak aztertutakoan, ondorioztatu zen, besteak beste, profesionalen arteko lankidetzan garatuen zeuden alderdiak helburu amankomunak eta pazienteentzako orientabidea zirela. Bestalde, hobetzeko arloak ere detektatu ziren, adibidez: berrikuntzarako laguntza, lidergo konpartitua edo elkarguneak sortzea. Eta lanean jarraitzen dugu horiek lortzeko.

Galdetegiaren 10 itemak edo alderdiak betetzeko 5 minutu behar dira. Gainera, badago borondatezko galdera bat, eta bertan gonbidatu nahi zaituztegu mailen arteko lankidetza profesionala hobetzeko jarduerak azaltzera.

2016ko parte hartze kopurua gainditzera animatu nahi zaituztegu, horrela gure ESIko profesionalen ikuspegi globala lortu ahal izateko. Lagun iezaguzu profesionalen arteko lankidetza-maila neurtzera inkesta eginez. Horretarako, egin klik hemen

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago Intranetean
  2. Inkesta betetzeko esteka

PAZIENTEAREN GORABEHERAK JAKINARAZTEKO ETA HAREN SEGURTASUNAREN INGURUAN IKASTEKO SISTEMA (SNASP)

Zer da? Minik gabeko gorabeherak, edo pazientearengana iritsi ez direnak (ia-gorabeherak) jakinarazteko sistema da. Aplikazioa borondatezko erregistroa da, anonimoa, ez du zigorrik ezartzen eta isilpekoa da, gainera ikasten eta hobetzen laguntzen du.

Zertarako balio du?  Batez ere, minik gabeko gorabehera edo  ia-gorabehera bakoitzetik ikasteko, horri esker ezagutu eta aztertuko dugulako nolako egoeran gertatu zen aurkako gertaera. Hobekuntzara ere bideratuta dago, eta ez da garrantzitsua nork egin duen, baizik eta nola eta zergatik.  

Zer egiten da nire jakinarazpenekin? ESIan badago diziplina anitzeko talde bat, egindako jakinarazpenak aztertzeaz arduratzen dena. Taldea aldizka biltzen da pazientearen segurtasunaren arloan praktika onak/gomendioak identifikatzeko helburuarekin, eta gero horiek hedatzen ditu. Erabaki estrategikoak hartzea eskatzen duten gorabeherak kalitate eta segurtasun klinikoko batzordera bidaltzen dira, eta bertan dagozkion erabakiak hartzen dira. 

Nola egin dezaket jakinarazpena? Pazientearentzako minik gabeko gorabeheren edo ia-gorabeheren jakinarazpenak bide informatikoaren bitartez egiten dira:

Osabide globala/ Osabide LMA

ESIko Intraneta / Osakidetzako Intraneta

SNASP (Pazientearen gorabeherak jakinarazteko eta haren segurtasunaren inguruan ikasteko sistema) lanabesaren gidaliburua ere ikusgai dago BS ESIaren Intranetean.

Bide batez, gogoratu nahi dizuegu gorabehera azaltzean ez dela pazientearen identifikazio-daturik jarri behar, adibidez, izen-abizenak edo identifikazio korporatiboko kodea.

Erlazionaturiko Loturak

  1. SNASP online sarbidea
  2. Erabiltzailearen eskuliburua

LIDERBIDE: LIDERGOAREN EBALUAZIOA 360º BARAKALDO-SESTAO ESI-AN

Ekainean eta uztailean lidergoaren 360º ebaluazioa egin zen, 72 liderrek parte hartu zutelarik (erdi mailako arduradunak, gainbegiraleak, koordinatzaileak, enkargatuak…) Ebaluazioen %64,18 burutu zen, parte hartzeko kopuru handia dena proiektu honetan parte hartu duten  beste erakunde batzuekin alderatuz. Horrek erakusten du gure profesionalen inplikazioa.

Ebaluazioen emaitzak aztertutakoan, ondorioztatu dezakegu erakundeko profesional gehienen ustez erreferentziako liderra izateko gaitasun garrantzitsuenak hauek direla:  unitate/zerbitzuko helburuen informazioa kudeatzea, komunikazioa, estresa kudeatzea eta talde-lana sustatzea.

Banakako ebaluazioen emaitzak prozesuan parte hartu duten liderrei bidaliko zaizkie. Urri erdialdean bidaliko dira posta elektronikoaren bidez. Azpimarratu behar da erantzunen anonimatua bermatuta dagoela, hortik atera diren balorazioak arduradunen, maila berekoen  eta laguntzaileen ebaluazioen batezbestekoa direlako.

Horren ondoren, zuzendaritzako taldeak liderrei deituko die elkarrizketa pertsonal batera, balorazioen emaitzak elkarrekin aztertzeko. Elkarrizketa honen helburua da ezagutzea nola bizi duten ebaluazio-prozesu hau, eta era berean, lidergoari lotutako zein gaitasun hobetzea gustatuko litzaiekeen. Gaitasun horiek identifikatutakoan, beraien beharrekin bat datorren aukerari lehentasuna emango zaio (ikastaroa, tailerra, elkarrizketa gaitasun horretan erreferentzia den lidererrarekin…)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Liderbide proiektua

EPEA ZABALIK DAGO PRESTAKUNTZAKO IBILBIDEEN EREDUAN PARTE HARTZEKO

Urriaren 31ra arte epea zabalik egongo da erizaintzako laguntzaileek eta unitate berezietako erizainek prestakuntzako ibilbideen proiektuan parte har dezaten. Proiektu horren oinarria da prestakuntzako programa pertsonalizatuen multzoa, langileei aukera ematen diena euren lanpostuetan beharrik handiena duten arloetan prestakuntza jasotzeko. Ibilbidea osatzen duten prestakuntzako programak denon artean eraiki dira, eta gainera, horiei esker ikastaldiaren eboluzioaren jarraipena ziurta daiteke.

Parte hartzeko Prestabide online plataformara sartu behar duzu. Horretartako saioa hasi behar da zure erabiltzailea (NAN) eta pasahitza erabiliz. Ez baduzu zure pasahitza gogoratzen, plataformatik bertatik beste bat eska dezakezu.

                                                                             Animatu parte hartzera!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago
  2. Prestabide erabiltzeko gidaliburua

BARAKALDO- SESTAO ESIak PARTE HARTU DU PAZIENTEEN SEGURTASUNERAKO LEHENENGO ASTEAN

Irailaren 17an Pazienteen Segurtasunerako Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta horren harira, Osakidetzak eta Osasun Sailak “Pazienteen Segurtasunerako lehenengo Astea” antolatu zuten. Sentsibilizatzeko jarduera ugari gauzatu dira pazienteen inplikazioa sustatzeko beraien segurtasunean.

Barakaldo-Sestao ESIak sentsibilizatzeko kanpainan hartu zuen parte. 250 orri tolestu eta 3.000 triptiko banatu zituen San Eloy Ospitalean eta Zuazo eta Markonzagako Osasun-zentroetan jarritako informazio-mahaietan. Ekimen hau oso harrera ona izan zuen erabiltzaileen artean,  eta jardunaldian parte hartzeko euren eguneroko lana ordu batzuetan aldatu zuten 40 profesionalen artean.

Profesional horiek informazioa emateaz gain, pazienteak eta horien laguntzaileak kontzientziatzeaz arduratu ziren kanpainaren hiru alderdi nagusiei buruz: identifikazio egokia, tratamendu-orriaren garrantzia eta eskuen higienea. ESIko kolaboratzaileetako batzuek erabaki zuten beraien espezialitateko gai zehatzen bat azpimarratzea. Prebentzioko Medikuntzako kolaboratzaileek, adibidez, eskuak ondo garbitzeko teknika erakusten duen bideoa jarri zuten, gure erakundeko langileek egina. Eta gel hidro-alkoholikoak banatu zituzten pazienteen artean.

Komunikabideetan ere agertu zen jardunaldia. Aste horretan elkarrizketa bi egin zizkiguten, bata Bizkaia Irratian eta bestea Euskadi Irratian, Barakaldo-Sestao ESIan egiten ari ginen jarduereen gainean.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Pazienteen Segurtasunerako Lehenengo Aste honetan parte hartu duten guztiei, eskaini diguten laguntzagatik.

 

PARTE HARTU BULETINETAN!

Hileroko buletinak partizipatiboagoak eta interesgarriagoak izan daitezen, Komunikazioko Batzordetik guztiok animatu nahi zaituztegu zuen albisteak, zutabeak edo zuen ustez buletinetan sartzeko modukoa den edozein motatako informazioa guri bidaltzera.

Parte hartzeko nahikoa izango da  buletinetan parte hartzeko eskabidea  betetzea, Intranetean aurkituko duzuena (komunikazioa-buletinak-parte hartzeko eskabidea). Hemen daukazue buletinean landu litezkeen gaien zerrenda bat:

- Biltzarretan parte hartu/antolatzea

- Prestakuntzako jarduerak antolatzea

- Batzordeak sortzea

- Obrak, berrantolaketak zentroetan

- Zentroak eta zerbitzuak ezagutzera ematea

- Langileen zaletasunak

- Langile berriak /Erretiroa hartzen duten langileak

- Parte hartzen ari zareten proiektuak

- Gobernuz Kanpoko Erakundeetan eta bestelako taldeetan laguntzea

- Errezetak eta bizitza osasuntsua

Animatu nahi zaituztegu honelako jardueretan parte hartzera, horiei esker informazioa jasoko dugulako gure erakundean egiten diren ekintzen inguruan, eta era berean, hobeto ezagutuko ditugu gurekin lan egiten duten pertsonak.

                                                                             Bidali zuen testuak!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Buletinetan parte hartzeko eskaera
  2. Dokumentua intranetean ikusteko esteka