Apirileko buletina  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. ESKER ONAK
  2. PCR PROBAK EGINGO ZAIZKIE PROFESIONALEI
  3. FACEBOOKEN ETA TWITTERREN GAUDE!
  4. SAN ELOY OSPITALEA COVID EZ DEN OSPITALE BIHURTUKO DA
  5. MAITASUN-ADIERAZPENAK JASOTZEN JARRAITZEN DUGU
  6. COVID-19 PROTOKOLOAREN EGUNERATZEA
  7. ZER FAKTOREK ERAGITEN DUTE OSASUN-PROFESIONALEN ARTEAN COVID-19 KUTSATZE-TASA?
  8. PRESTAKUNTZAK JARRAITZEN DU ONLINE FORMATUAN

ESKER ONAK

Lankide horiek, lehenik eta behin, Zuzendaritza Taldeak Barakaldo-Sestao ESIko profesional guztioi gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkizuegu oraindik dugun osasun-alerta deklaratu zenetik erakutsi dituzuen profesionaltasunagatik eta arduragatik.

Asko izan dira profesionalok oro har egin behar izan ditugun sakrifizioak: txandak, zereginak eta lantokia aldatzea, aparteko txandak, egoera aldakorrak eskatzen zituen protokoloetara etengabe egokitzea… Baina gaur egun esan dezakegu gure profesionalen portaera eredugarriari esker amaieraren hasieran gaudela.

Esan beharrekoa da, krisi sanitario hau hasi zenetik laguntza eta animo asko jaso ditugula. Horietako batzuk egunero lanean jarraitzeko laguntza eman diguten partikularren eta enpresen dohaintzak dira: batak, eskularruak, maskarak, pantaila babesleak, gela hidro-alkoholikoak...

Elkartasun-keinu horiek guztiek hunkitu egiten gaituzte, eta horregatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu. Mila esker!

PCR PROBAK EGINGO ZAIZKIE PROFESIONALEI

Hainbat eskaera egin dira, bai banakakoak, bai unitateenak, baita sindikatuenak ere, egokitzat jotzen duen edozein langileri proba egiteko. Hori dela eta, laginak hartzeko bigarren talde bat sortu da, eskaera horiei erantzun ahal izateko.

Laburbilduz, Barakaldo-Sestao ESIko edozein profesionalek, bere egoera ezagutu nahi badu koronabirusaren bidezko infekzioari dagokionez PCR baten bidez, 662340127 telefonora (88 7127 luz.) deitu behar du hitzordua eskatzeko. Saiatuko gara eskaera guztiak astebeteko epean bideratzen

FACEBOOKEN ETA TWITTERREN GAUDE!

Barakaldo-Sestao ESIak zabaldu berri du bere orri ofiziala Facebooken, baita profil bat Twitterren ere. Sare hauen helburua da gure erakundea herritarrengana hurbiltzea, batez ere Barakaldo eta Sestaora, horiek baitira gure jarduera-eremuak.

Danok animatu nahi zaituztegu gure profilak jarraitzera!

Zerbait partekatu nahi duzu gure sareetan? Baduzu ideiarik argitaratu nahi duzun zerbaiti buruz? Partekatu gurekin komunikazioa.osibs@osakidetza.eus  helbidera idatziz.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Twitterren profila
  2. Facebookeko orri ofiziala

SAN ELOY OSPITALEA COVID EZ DEN OSPITALE BIHURTUKO DA

San Eloy Ospitalea COVID EZ den ospitale bihurtuko da. Horretarako, oraindik ospitaleratuta ditugun COVID patologiadun gaixo gutxi horien irteera kudeatuko dugu. Era berean, beste jarduera hauei ere ekingo diegu: garbiketa eta desinfekzioa egin, zirkuitu asistentzialak berrantolatu, protokoloak berrikusi, eta abar. Lan hori oso garrantzitsua da, eta azken helburua berriz ere "ospitale garbi" gisa funtzionatzea da.

 

MAITASUN-ADIERAZPENAK JASOTZEN JARRAITZEN DUGU

Aste Santuaren ondoren marrazki eta mezu gehiago iritsi zaizkigu. Zuekin partekatzen ditugu albun honetan (behan atxikituta).

Gogoratu, mezuak bidaltzeko helbidea honako hau da: mensajespacientes.osibs@osakidetza.eus

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Marrazki eta mezuen albuna

COVID-19 PROTOKOLOAREN EGUNERATZEA

Gogorarazten dizuegu apirilaren 12an eguneratu egin zela Osasun Sailaren COVID-19ren aurrean jarduteko protokoloa.

Era berean, Barne Ministerioaren prozedura eguneratu da koronabirus berriak eragindako infekzio-kasuetan jarduteko (SARS-CoV-2).

Erlazionaturiko Loturak

  1. SARS-CoV-2 Koronabirusaren zaintza protokoloa

ZER FAKTOREK ERAGITEN DUTE OSASUN-PROFESIONALEN ARTEAN COVID-19 KUTSATZE-TASA?

Galdera horri erantzuna eman nahi dio SANICOVI proiektuak, Carlos III Osasun Institutuko Osasun Zainketa eta Zerbitzuetako Ikerketa Unitateak gauzatzen ari dena. Azterlanak osasun-profesionalen arteko kutsatzea geldiaraztea du helburu. Horretarako galdetegi bat prestatu dute, eta horri esker biltzen dituzten datuetan oinarrituko dira erabakiak hartzeko.

Azterlan honetan parte hartu ahal izateko, bi irizpide bete behar dira:

-      COVID-19 duten pazienteak atenditzen dituen osasun-arloko profesionala izatea.

-      SARS CoV-2ren infekzio-kasu baieztatu bat izatea.

Galdetegiak 21 galdera ditu, eta 10 minutu inguru beharko dituzu betetzeko. Sar zaitez esteka honetan: https://sanicovi-investen.isciii.es/

Erlazionaturiko Loturak

  1. Galdetegia bete

PRESTAKUNTZAK JARRAITZEN DU ONLINE FORMATUAN

Prestakuntza-taldetik jakinarazi nahi dizuegu orain badaudela martxan hainbat ikastaro online interesa duzuenontzat. Prestakuntzako eskaintza kontsultatzeko, jo ezazue Jakinsarea plataformara: https://jakinsarea.osakidetza.net/login/imglog.php

Saioa hasi ondoren, klik egin "Nire jarduera Jakinsarean" atalean, eta zure lanbide-kategoriari zuzendutako prestakuntzako eskaintza ikusi ahal izango duzu.