Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. ANIMOA EMATEKO MEZUAK UNE ZAILETARAKO
  2. DEIAK PAZIENTE ISOLATUEI
  3. PROTOKOLO ETA GIDEN EGUNERATZEA
  4. “ESTE PARTIDO, ¡LO VAMOS A GANAR!” ATHLETIC CLUBEKO JOKALARIEN BIDEOA
  5. ARRETA EMOZIONALA BERMATZEKO GIDA, PAZIENTE, FAMILIA ETA PROFESIONALENTZAT
  6. MEATZE ESKOLAKO APARKALEKUA IREKITA ESIKO LANGILEENTZAT
  7. KARPAK INSTALATU DIRA SAN ELOY OSPITALEAN LAGINAK HARTZEKO
  8. LANGILE SANITARIOENTZAKO LEHENTASUNA ZENBAIT SUPERMERKATUTAN
  9. "COVID-19.EUS" KORONABIRUSA GELDIARAZTEN LAGUNDUKO APP BERRIA
  10. *OHARRA

ANIMOA EMATEKO MEZUAK UNE ZAILETARAKO

Ez dira gutxi azkenaldian jasotzen ari garen animoa emateko mezuak. Testuak, marrazkiak, bideoak, argazkiak, dohaintzak… Horiek guztiek borrokan jarraitzeko babes, gogo eta indar guztia helarazten digute. Beraz, zuengana eta pazienteengana helarazteko, Fisioen taldea lanean ari da mezu horiek bildu eta ondoren, ospitaleko solairuetan zabaltzeko. Halaber, mensajespacientes.osibs@osakidetza.eus helbide elektronikoa sortu da nahi duenak bere animo-mezuak pazienteei zein profesionalei bidaltzeko aukera izan dezan. Mezu edo marrazkiaz gain, egilearen aurkezpen txiki bat idaztea eskertuko genuke, jasotzen duenak pertsonalago senti dezan. 

Hemen uzten dizuegu album txiki bat orain arte jasotakoarekin. Gehiago jaso ahala eguneratzen eta partekatzen joango gara.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Marrazkien ambuma

DEIAK PAZIENTE ISOLATUEI

Bestalde, eta gaixoen arreta humanizatzeko ekintzekin jarraituz, San Eloy Ospitalean telefono deiak egiten hasi gara isolatuta eta egonkor dauden gaixoei. Fisioterapia taldeko profesionalek egiten dituzte dei horiek, tarteko diagnostikoa duten paziente isolatuak identifikatu ondoren. Deiak egiteko betetzen dituzten jarraibideak oinarritzen dira Osasun Mentaleko Aholku Batzordeak koordinatutako eta Osakidetzak zabaldutako protokoloetan.

PROTOKOLO ETA GIDEN EGUNERATZEA

Dakizuenez, COVID-19rekin lotutako dokumentu guztiak etengabe berrikusten ari dira eta egoera epidemiologikora eta une bakoitzeko ezagutzara egokitzen ari dira. Horregatik gogorarazten dizuegu indarrean dauden protokoloak gure intraneteko albisteen atalean eta Koronabirus (Osasuna/Pazientearen Segurtasuna/Koronabirusa) atalean daudela.

“ESTE PARTIDO, ¡LO VAMOS A GANAR!” ATHLETIC CLUBEKO JOKALARIEN BIDEOA

Athletic Clubeko komunikazio taldeak bideo hau helarazi digu. Bertan, taldeko jokalariek indarra eta babesa adierazten dizkiete bai langile sanitarioei, bai pazienteei.

Bideoaren esteka uzten dizuegu, begiratu bat emateko.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideoa

ARRETA EMOZIONALA BERMATZEKO GIDA, PAZIENTE, FAMILIA ETA PROFESIONALENTZAT

Osasun Mentaleko Aholku Batzordeak koordinatutako protokoloa Osakidetzako erakunde guztiek egin eta adostu dute, gure herritarren osasun mentaleko arretan jarduten dutenek, eta erakunde horietako talde profesionalek (Psikiatria, Psikologia Kliniko, Osasun Mentaleko Erizaintza...)

Programan sartu ahal izateko, interesdunak berak eskaera bat egin behar du, eta eskaera bideratu dezake, honekin batera doan dokumentazioan agertzen diren telefonoen, tarteko agintarien eta Osakidetzako edozein erakundetako lan-osasuneko taldeen bidez, lurralde-banaketaren eta asistentzia-mailen arabera (erantsitako dokumentazioan agertzen dira).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Arreta emozionala pazienteak familiak profesionalak
  2. Guida azkarra "Laguntza emozionala pazienteak familiak profesionalak"

MEATZE ESKOLAKO APARKALEKUA IREKITA ESIKO LANGILEENTZAT

Barakaldoko Udalak Meatze Eskolako aparkalekua utzi die Osakidetzako langileei (Bondad kalea, 28), ospitaletik bost minutura.

Ezinbestekoa da ibilgailua identifikatzea, salpikaderoan jarri beharreko Txartel Profesional Elektronikoaren fotokopia batekin.

KARPAK INSTALATU DIRA SAN ELOY OSPITALEAN LAGINAK HARTZEKO

Asteartetik aurrera, martxoaren 31tik, COVID-19 detektatzeko test diagnostikoa egiten hasiko da San Eloy Ospitalearen atzeko aldean jarri diren karpetan, larrialdietarako sarreran. Horrela, probak erabiltzailearen ibilgailutik bertatik egin ahal izango dira, prozesua arintzea lortuko duena.


Lan Osasuneko Unitatetik gogorarazi nahi dute proba hori egiteko zitazio-metodoa orain arte egin den bezalaxe jarraituko dela egiten. Laginak hartzeko lekua besterik ez da aldatzen, orain arte anestesiako kontsultan egiten baitzen.


Karpa horretan, halaber, probak egingo zaizkie langile soziosanitarioei, baita premiazkoak diren gainerako langileei ere, hala nola ertzaintzari edo suhiltzaileei

LANGILE SANITARIOENTZAKO LEHENTASUNA ZENBAIT SUPERMERKATUTAN

Elikagaiak banatzen dituzten hainbat kate, besteak beste, Eroski, Mercadona edo Carrefour, hasi dira langile sanitarioen oinarrizko erosketetan lehentasunezko tratua eskaintzen. Jarraian zerrendatuko ditugu langile sanitarioei nolabaiteko lehentasuna ematen dieten supermerkatuak. Ziurrenik, ekimen honetan beste supermerkatu kate batzuk ere batuko dira. Oraingoz, lehentasunezko arreta hori izateko, nahikoa da TPE (Txartel Profesional Elektronikoa) erakustea.

-          Carrefour: aparkaleku-plaza esklusiboak, dendarako lehentasunezko sarbidea egun osoan, kobratzeko lehentasunezko kutxak eta erakusmahaietarako lehentasunezko sarbidea.

-          Eroski: establezimenduan sartzeko lehentasuna 10:00 - 20:00.

-          Mercadona: erosteko lehentasuna eta erraztasunak.

-          El Corte Inglés: eskaerak egiteko kanala lehentasunez eta doan. Erosketak egiterakoan, honela jokatu behar da:

           o   Telefono bidezko eskaera egiteko deitu 900 533 000 telefonora, eta zehaztu langile sanitarioa zarela.

           o   Bidali pedidos.alimentacion@elcorteingles.es helbidera erosketaren zerrenda, eta adierazi eskaera zein helbidetan jaso nahi duzun, ordaintzeko moduarekin batera. Garrantzitsua da helbide elektronikoan harremanetarako telefono bat adieraztea, edozein zalantza argitzeko edo eskaera kudeatzeko.

           o   Eskaera webgunetik eginez gero,  eskaera konfirmatutakoan, mezu elektroniko bat bidali beharko da pedidos.alimentacion@elcorteingles.es  helbide elektronikora, honako hau adieraziz: “LANGILE SANITARIOAK eta eskaera-zenbakia“.

"COVID-19.EUS" KORONABIRUSA GELDIARAZTEN LAGUNDUKO APP BERRIA

Eusko Jaurlaritzak, EricTel euskal enpresarekin batera, COVID-19.EUS garatu du, koronabirusa geldiarazten lagunduko duen HERRITARREN SARE bat sortzea helburu duen APLIKAZIOA.

COVID-19.EUS aplikazioak OMEren eta Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroaren jarraipen-eredu bera erabiltzen du, eta sare sozial bihurtzeko bokazioarekin sortua da. Hiru helburu hauek ditu:

- PREBENTZIOA: Edonork aukera du aplikazioa deskargatzeko, autodiagnostiko baten bidez bere osasun-egoera gehitzeko eta bere hurbileko zirkulua eransteko, bai familiakoa, bai lagunartekoa, bai lanekoa/hezkuntzakoa.Horrela, pertsona guztiak elkarrekin konektatuta egongo dira, ohiko gomendioak jasoko dituzte, beren osasunaren jarraipena egingo dute eta besteen egoera ikusiko dute.

- ETXEETAN EGON DAITEZKEEN KASUEN JARRAIPENA HANDIAGOAEdonork aukera du aplikazioa deskargatzeko, autodiagnostiko baten bidez bere osasun-egoera gehitzeko eta bere hurbileko zirkulua eransteko, bai familiakoa, bai lagunartekoa, bai lanekoa/hezkuntzakoa.Horrela, pertsona guztiak elkarrekin konektatuta egongo dira, ohiko gomendioak jasoko dituzte, beren osasunaren jarraipena egingo dute eta besteen egoera ikusiko dute.

- KASU-KONTZENTRAZIOEN ANALISIA: Epidemiologia-taldeen lanerako errefortzu gisa balioko du. Izan ere, kasuak non dauden kokatu ahal izango dute, eta, behar izanez gero, transmisio handiko eremuetan diagnostikorako eta jarraipenerako esku-hartze indibidualizatuagoak egin ahal izango dituzte. Aplikazioa hau berme guztiak betetzen ditu, anonimotasuna eta datuen babesa barne.

Eskuragarri Androiden zein IOSen, Appstore edo Playstore bidez "COVID-19.EUS" idazten bilatzailean.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Google Play esteka
  2. Azalpen bideoa

*OHARRA

Azaleko irudia Altea Fernandezek egin du. Eskerrik asko!

*OHARRA: Buletin hau 2020ko apirilaren 3an argitaratu zen. Gogoratu COVID-19ri buruzko informazio guztia etengabe aldatzen eta garatzen ari dela.