24.zk Buletina Otsaila  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. KORONABIRUSA: BARAKALDO-SESTAO ESIan JARDUTEKO GOMENDIOAK
  2. PAZIENTEAREN SEGURTASUNAREN VIII. JARDUNALDIA
  3. ESIKO TXOKO EZEZAGUNAK: SUKALDEA
  4. HOBEKUNTZA-PROPOSAMENAK JASOTZEN
  5. GASTRONOMIA ASTURIARRA SAN ELOY OSPITALEAN
  6. EAEKO OSASUN-PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUKO I. JARDUNALDIA
  7. INMACULADA MOROK, OSAKIDETZAKO ERIZAINTZAKO ZUZENDARIORDEAK, ESIan AURKEZTU DU ERIZAINEK MEDIKAMENTUEN BANAKETA AGINDU, ERABILI ETA BAIMENTZEKO DEKRETU BERRIA

KORONABIRUSA: BARAKALDO-SESTAO ESIan JARDUTEKO GOMENDIOAK

Koronabirus SARS-CoV-2 gaixotasunaren susmoa/baieztapena dagoenean jarduteko gomendioen dokumentu bat landu dugu, Barakaldo-Sestao ESIari aplikatuta.

Dokumentu hori 2020ko otsailaren 25ean berrikusi da, baina etengabe berrikusiko da, eta egoera epidemiologikora eta une bakoitzeko ezagutzara egokituko da.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jarduteko Gomedioak (2020/02/25)

PAZIENTEAREN SEGURTASUNAREN VIII. JARDUNALDIA

Joan den otsailaren 26an PAZIENTEAREN SEGURTASUNAREN VIII. JARDUNALDIA egin zen, eta bertan parte hartu zuen Ramon Larrinaga doktoreak, ESIko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Zerbitzuko adjuntuak. Larrinaga doktoreak “El Bundle del GTIO” Osteo-artikular infekzioko lantaldea aurkeztu zuen jardunbide egokiaren adibide gisa. Zorionak talde osoari egindako lanagatik!

ESIKO TXOKO EZEZAGUNAK: SUKALDEA

Gure ESIak baditu hainbat "txoko" bitxi, gutako gehienok ezagutzen ez ditugunak. Haiengana pixka bat gehiago hurbiltzeko, eta gure erakundea eta bertan lan egiten duten pertsonak hobeto ezagutzeko, buletinean aldizka agertuko den atal hau sortzea erabaki dugu. Interesgarria izatea espero dugu.

Atal hau inauguratzeko, San Eloy Ospitaleko sukaldean sartu gara. Ospitaleko zero solairuan dago sukaldea, eta biltegi, hozkailu eta izozkailu ugari ditu, besteak beste. Hemen, txandaka, hamabost lagunek egiten dute lan: sukaldari bat (Osakidetza), hiru pintxe/sukaldari, hiru dietista, zazpi laguntzaile eta sukalde buru bat.

Profesional horiek funtsezko lana egiten dute egunero hirurogeita hamar pazienterentzako janaria prestatzen, eta horietako bakoitzak dieta espezifiko bat izaten du bere patologien arabera: basalak, gatzik gabekoak, bigunak, diabetikoak, tx, hondakinik gabekoak, astringenteak, gantz gutxikoak, alergiak, intolerantziak …

Pazienteei ez ezik, jantoki-zerbitzurako ere janaria egiten dute gure ESIko langileentzat eta guardiako medikuen jantokirako.

HOBEKUNTZA-PROPOSAMENAK JASOTZEN

Joan den ostegunean, otsailaren 20an, San Eloy Ospitaleko Ekitaldi Aretoan foku-talde bat egin zen. Talde horretan kategoria eta unitate desberdinetako 26 profesionalek parte hartu zuten. Taldearen helburua zen profesionalen gogobetetze-inkestan puntuaziorik txikiena lortu duten lau esparruen inguruko hobekuntza-proposamenak jasotzea: prestakuntza, barne-komunikazioa, lidergo-estiloa eta aitorpena eta lanbide-aurrerapena.

Saioa hasi zen Profesionalen Gogobetetzeari buruzko Inkestaren emaitzak aurkezten, dinamika testuinguruan jartzeko. Ondoren, bertaratutakoek taldeka lan egin zuten, hiru mahaitan parte hartuz. Mahai horietako bakoitzak helburu zuen lehen aipatutako alderdietako bat hobetzea.

Sortutako proposamen guztiak jaso eta zuzendaritza taldeari emango zaizkio txosten batean. Ondoren, iradokizunak aztertu eta lehenetsiko dira horietan lanean hasteko, gure erakundeko pertsonen gogobetetzea hobetzen jarraitzea baita azken helburua.

 

GASTRONOMIA ASTURIARRA SAN ELOY OSPITALEAN

Joan den asteartean, otsailaren 18an, gure ohiko Gastronomia Jardunaldietako bat egin zen. Oraingoan Asturiasko zaporea dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek: “katxopoa” eta “fabeak”. Gainera, aurrekoetan bezala, jantokia gaiaren arabera apaindu zen, profesionalak Asturiastik hurbilago sentiarazteko.

EAEKO OSASUN-PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUKO I. JARDUNALDIA

Datorren martxoaren 13an izango da Osasun-Prestakuntza Espezializatuari buruzko I. Jardunaldia EHUko Gipuzkoako Campuseko Auditorioan. Jardunaldia ikasketaburuei, prestatzaileei, egoiliarrei eta asistentziako buruei zuzenduta dago. Izen-ematea zabalik dago, eta Jakinsarearen bidez egiten da. Programa behan atxikituta dago.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Programa
  2. Egitaraua

INMACULADA MOROK, OSAKIDETZAKO ERIZAINTZAKO ZUZENDARIORDEAK, ESIan AURKEZTU DU ERIZAINEK MEDIKAMENTUEN BANAKETA AGINDU, ERABILI ETA BAIMENTZEKO DEKRETU BERRIA

Joan den otsailaren 13an, Inmaculada Moro Osakidetzako Erizaintzako zuzendariordeak-aholkulariak bisita egin zigun Erizaintzako Preskripzioaren Errege Dekretu berria aurkezteko. Testu berri honek legez babesten ditu erizainak, Euskal Autonomia Erkidegoan medikamentuen banaketa agindu, erabili eta baimentzeko.

Testu horrek aurrerapauso bat ekarri du Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) eta Gaixotasunen Nazioarteko Kontseiluak (CIE) sustatutako Nursing Now nazioarteko kanpainan murgilduta dagoen kolektiboarentzat, hain zuzen ere. Kanpaina honen helburua da erizaintzaren eginkizunari balioa ematea eta erizaintzaren ikusgarritasuna eta lidergoa bermatzea, zainketen kalitatea hobetzeko.