25. zk Buletina Urtarrila  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. BARAKALDOKO SAN ELOY OSPITALEKO BARNE MEDIKUNTZAKO ZERBITZUAK SARIA JASU DU “ARRETA BIKAINA” ESKAINTZEAGATIK
  2. KARPETA GORRIAK KENDUKO DIRA
  3. ATE IREKIEN JARDUNALDIRAKO BOLUNTARIOEN BILA GABILTZA!
  4. BERRIKUNTZAK ESIAREN HONDAKINAK BEREIZTEKO METODOAN
  5. KAFE MAKINA BERRIAK EDALONTZI BIODEGRADAGARRIEKIN
  6. BGBK DUTEN PAZIENTEENTZAKO TAILERRAK ZABALLAKO KULTURA GELAN
  7. PROFESIONAL BERRIEI HARRERA ESKULIBURUA EGUNERATU DA
  8. LEKUALDATZE-LEHIAKETA IREKIA ETA IRAUNKORRA

BARAKALDOKO SAN ELOY OSPITALEKO BARNE MEDIKUNTZAKO ZERBITZUAK SARIA JASU DU “ARRETA BIKAINA” ESKAINTZEAGATIK

San Eloy Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuak urtarrilaren 23an bikaintasunaren SEMI zigilua jaso zuen, Barne Medikuntzako Espainiako Elkartearen akreditazioa, zerbitzu honetako asistentziaren kalitatea ziurtatzen duena.

Estatu osoan guztira barne medikuntzako 10 zerbitzuk jaso zuten saria SEMI Bikainaren bigarren edizio honetan. Sari hauen helburua da Osasun Sistema Nazionalean ematen den arreta hobetzea, baita heriotza-tasa eta saihets daitezkeen berrospitaleratzeak murriztea ere.

“Barakaldo-Sestao ESItik eskerrak eman nahi dizkiegu gure Barne Medikuntzako Zerbitzuko arduradun eta kide guztiei euren lan eta arduragatik”, adierazi du Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuaren Zuzendari Gerente Joseba Julen Ballesterok.

Ekitaldi berean beste 10 ospitale ere saritu zituzten, besteak beste, Valdecillako Markesaren Unibertsitate Ospitalea edo Asturiasko Unibertsitate Ospitale Zentrala.

San Eloy Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzua da Osakidetzan sari hau jaso duen lehenengoa.

KARPETA GORRIAK KENDUKO DIRA

Laster, Lan Osasuneko zerbitzuak laneko osasunari buruzko paperezko informazioa duten karpeta gorriak kenduko ditu. Hemendik aurrera, online izango da sarbidea, gure Intraneteko Laneko Segurtasuna eta Osasuna ataletik, "Profesionalak/Laneko Segurtasuna eta Osasuna/Prebentzioko Karpeta Gorria" ibilbidetik. Laneko osasunak ere sarbide zuzena du gure intranetaren ezkerraldean (ikusi irudia).

Erabaki hau paperaren aurrezpena sustatzeko eta karpeta guztien edukia aldi berean eguneratzen dela bermatzeko hartu da.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Laneko Segurtasuna eta Osasuna Intranetean

ATE IREKIEN JARDUNALDIRAKO BOLUNTARIOEN BILA GABILTZA!

Aurreko urteotan bezala, Ate Irekien Jardunaldiaren edizio berri bat prestatzen ari gara Barakaldo eta Sestaoko ikastetxeetako ikasleentzat. Jarduera hau garatu ahal izateko, beharrezkoa da hainbat zerbitzutako boluntarioen lankidetza. Anima zazitez parte hartzera honako inprimaki hau betez

Erlazionaturiko Loturak

  1. Inprimakia bete

BERRIKUNTZAK ESIAREN HONDAKINAK BEREIZTEKO METODOAN

Barakaldo-Sestaoko ESIan hondakinen kudeaketan aldaketak egiten ari gara, eta, horren ondorioz, poltsa berriak erabiliko ditugu hondakin mota ezberdinak botatzeko.

Poltsa laranja: produktu kimikoak izan dituzten ontzi hutsak edo produktu kimikoen hondarrak dituztenak (ontziak baditu hondakin arriskutsuen piktograma bat edo gehiago).

Poltsa horia: ontzi eta plastiko birziklagarriak bereizteko erabiltzen da. Ecoembesen zigiluren bat daramate (irudia).

Poltsa beltza: hondakin organikoak.

Poltsa zuria: konfidentziala ez den papera bakarrik botatzeko.

Ospitaleko Prebentzio Medikuntzako Zerbitzuak ikastaro batzuk prestatu ditu eredu berri honek sor ditzakeen zalantza guztiak argitzeko.

KAFE MAKINA BERRIAK EDALONTZI BIODEGRADAGARRIEKIN

Aurreko buletinetan aurreratu genuen bezala, datorren ostiralean, urtarrilaren 31n, egungo kafe-makinen ordez beste batzuk jarriko dira, %100ean biodegradagarriak diren edalontziekin eta "edalontzirik gabe" aukera emango dutenak. Erabaki hau gure erakundeak duen ingurumen-politikaren barruan dago.

Edalontzi biodegradagarriak artozko paper pelikulatuz osatuta daude,45-60 egunetan degradatzen dena. Edalontzi mota horiek "zabor organikotzat" hartzen dira; beraz, poltsa beltzera botako ditugu, inoiz ez horira eta inoiz ez urdinera. Gainera, makinek "edalontzirik gabe" aukera ere emango dute, erabiltzaileek euren katilua eraman ahal izateko.

Beren katilua erabiltzen duten pertsonentzako kafearen prezioa orain arteko bera izango da, edalontzi biodegradagarriarekin 5 zentimo gehiago balioko du.

BGBK DUTEN PAZIENTEENTZAKO TAILERRAK ZABALLAKO KULTURA GELAN

Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa duten Gaixoei Laguntzeko Bizkaiko Elkarteak (ASBIEPOC), ESIrekin lankidetzan, tailer bat egingo du datorren otsailaren 12an 17:30etan Clara Campoamor Kultur Etxean: “Autokudeaketa eta BGBK duen pazientearen zainketa”. BGBK gaixoei zuzendutako tailer hezitzailea eta parte hartzailea.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gehiago jakin ASPIEPOC Elkartari buruz

PROFESIONAL BERRIEI HARRERA ESKULIBURUA EGUNERATU DA

Jakinarazten dizuegu gure ESIan Harrera Eskuliburua berrikusi eta eguneratu dela. Eskuliburu elebiduna eskuragarri dago gure Intraneteko bide honetan: Profesionalak/Harrera Eskuliburua

Eskerrik asko berrikuspenean parte hartu duzuen pertsona eta zerbitzu guztiei!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Harrera Eskuliburua gaurkotuta

LEKUALDATZE-LEHIAKETA IREKIA ETA IRAUNKORRA

Lekualdatze-lehiaketa Irekia eta Iraunkorraren ereduak bermatzen du Osakidetzaren langileek zerbitzu-erakundeen artean mugikortasuna izateko duten eskubidea sistema arin eta garden batekin eta aldizkakotasunez artikulatuko dela, laneko bizitza, bizitza pertsonala eta familiakoa bateratzea errazteko.

Lekualdatze-lehiaketaren eredu berri horrek bi prozesu ditu:

•Prozesu orokorra: deialdi bakarra da, eta EHAAn argitaratzen da. Bertan, pertsonek modu iraunkorrean eta elektronikoan egin dezakete eskabidea, merezimenduak erregistratu ditzakete eta Osakidetzaren egiturako edozein destino aukeratu dezakete, une horretan hutsik egon edo ez..

•Zikloa: urtean bitan ziklo baterako deialdia egingo da, eta bertan adieraziko da, EHAAn argitaratutako Ebazpen bidez, zein diren ziklo jakin horretan deitzen diren plaza zehatzak, eta epea emango da eskabidea egin edo aldatu ahal izateko. 

Mugikortasun-prozesu horretan borondatez parte har dezakete Osakidetzako estatutupeko langile finkoek, lan-kontratudun finkoek edo karrerako funtzionarioek, bai eta Osasun Sistema Nazionaleko osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile finkoek ere, kategoria edo lanpostu funtzional beraren barruan destinoz aldatzeko.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Aplikaziora sartu