4. Buletina: Bronkiolitisaren Ibilbide Asistentziala  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. 2020an… BRONKIOLITISAREKIN JARRAITZEN DUGU
  2. Lankide horiek,
  3. BAZENEKIEN?
  4. Ibilbidearen gakoak gogoraraztearekin batera, gure lana errazten duten tresna informatikoak
  5. Ibilbide asistentzialaren hobekuntza-arloak

2020an… BRONKIOLITISAREKIN JARRAITZEN DUGU

Lankide horiek,

Bidean jarraitzen dugu bronkiolitisarekin! Beste behin, atsegin handiz epidemia horren inguruko 4. Prestakuntza-pilula bidaltzen dizuegu, aurtengo lehena. Espero dugu zuen interesekoa izatea.

BAZENEKIEN?

Bronkiolitis akutuaren (BA) ibilbide asistentzialaren lehentasunezko helburuetako bat kontsultetan familiei ematen diegun hezkuntza sistematizatzea eta informazioa bateratzea da. Horretarako, material espezifikoak prestatu dira, hala nola gomendio-orriak eta prestakuntza-bideoak, eta familiekin kontrastatu dira tailer espezifikoetan. Kontsultetan erabiltzera animatzen zaitugu, denon artean mezuak modu egokian irits daitezela lortzeko. Hemen uzten dizugu bideoetarako esteka.

Bronkiolitisa duten umeen familien kezkei buruz gehiago irakurri nahi baduzu, hementxe duzu berriki argitaratutako artikulu baten esteka: Parents' information needs and preferences related to bronchiolitis: a qualitative study

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideoteka
  2. Irakurri artikulua

Ibilbidearen gakoak gogoraraztearekin batera, gure lana errazten duten tresna informatikoak

Presio asistentzial handiagoko aste hauetan, presa handiagoarekin gabiltza geu ere kontsultetan. Gogoratu Osabide Globalen badituzula eskura hainbat tresna informatiko, hala nola Faro-gida, larritasun-scorearen erregistroa eta ibilbiderako zein familientzako orrietarako sarbidea errazten dituena. Ibilbidearen 27-37 orrialdeetan erreminta horren funtzionamendua eta BAren erregistroari lotutako lantzadera azaltzen dira. Hemen duzu esteka

Erlazionaturiko Loturak

  1. Ibilbide Asistentzialak

Ibilbide asistentzialaren hobekuntza-arloak

Joan den hilean esan genuen bezala, ibilbideak baditu oraindik ere zenbait hobekuntza-arlo, eta horietan jarraitzen dugu denok lanean. Horietako bat da gaixotasun honetan fluxu handiko oxigenoterapia (OAF) erabiltzea. Duela gutxi, zenbait artikuluk eztabaidagai izan dute terapia hori zainketa intentsiboetako unitateetatik kanpo erabiltzea. Hementxe duzue  Don 't Forget the Bubbles orrialderako esteka. Bertan, BArekin zerikusia duten hainbat alderdi berrikusten dira, besteak beste, OAFen papera.

Ibilbidea diseinatzean beste hobekuntza-arlo bat detektatu da, hain zuzen ere, adrenalina nebulizatuaren erabilera. Erreskate-medikazio gisa erabili izan da modu klasikoan, aldi baterako aringarria izan daitekeelako. Gaur egun, ordea, nazioarteko praktika klinikoko gidek ez dute halakorik gomendatzen. Hemen uzten dizuegu Australiako gidarako esteka, gaixotasuna maneiatzeko gomendioak laburbiltzen dituena, ebidentzia-mailarekin eta gomendio-mailarekin.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Don´t Forget The Bubbles
  2. Australiako Gida