23. zk Buletina Abendua  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. LASTER ARTE!
  2. 2019ko PROGRAMA-KONTRATUAREN EMAITZAK
  3. POSTAL LEHIAKETA: SARIAK ETA AITORMENAK EMATEKO EKITALDIA
  4. 2019KO JARDUNEKO TXOSTENAREN AURKEZPENA
  5. OSASUNA EUSKARAZ: PROIEKTUAREN AMAIERA ETA BIDEO LABURPENA
  6. OSAKIDETZAKOAK ENPLEGATUAREN ATARIA ZENA ORDEZKATUKO DU
  7. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

LASTER ARTE!

Urtero bezala, abenduaren 2an egin zen urtean zehar erretiroa hartu duten langileei omenaldia egiteko ekitaldia.

Omenaldi hau San Eloy Ospitaleko ekitaldi-aretoan egin zen, zuzendari gerente Julen Ballestero Zarragak aurkezturik. Hasiera emateko ongi etorria eman zien guztiei. Horren ostean, Maite Ortegak agurra dantzatu zuen, eta proiekzio dibertigarri bat ikusi zen non erretiroa hartutako langile guztiak agertzen ziren Hollywoodeko aktore eta aktoresa gisa. 

Beranduago, oroigarri bana eman zieten erakundeari eskainitako lana eta ardura eskertzeko. Omenaldi hunkigarri honi amaiera bikaina emateko, Barakaldoko SCHOLA CANTORUM abesbatzaren emanaldiak bertaratuen txaloak jaso zituen.

Berriro ere, erretiroa hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eskaini dizkiguten lan eta arduragatik, eta era berean, onena opa diegu euren bizitzako etapa berri honetan.

Lutxana OZ: MARIA INMACULADA CABALLERO, JON IMANOL ARANGUREN

Markonzaga OZ: MARÍA EULALIA ZABALA, MARIA TERESA PANIAGUA 

Rontegi OZ: MARÍA ASUNCIÓN SOBERA, IÑIGO SUSAETA, MARÍA TERESA MEDRANO

Zaballa OZ: GLORIA HUIDOBRO, MARÍA JESÚS GÓMEZ, MARÍA JULIA MUÑOZ, BENITA VERGARA, AMPARO SAMPEDRO, MIGUEL ORTEGA

Zuazo OZ: MARÍA JOSÉ CORDOVILLA, MARÍA JESÚS ISABEL GALARZA, MARÍA YOLANDA VILLALBA

Kueto OZ: MARÍA JESÚS NOGUERO, BLANCA MARÍA CANO

San Bizente OZ: FELISA AIZPURUA

La Paz OZ: MARÍA BEGOÑA SOLANA

EAG Sestao: JOSE MANUEL SAINZ, MARÍA RITA CARIDAD ABIEGA, MARÍA VICTORIA HERRERO

Urban OZ: MARÍA SACRAMENTO RODRIGUEZ, MARÍA VICTORIA GARCÍA

San Eloy Ospitalea: MARÍA FERNANDEZ, MARÍA ÁNGELES AMATRIAIN, PILAR ORIA, JESÚS RICARDO RODRIGO, MARÍA TERESA AMIGO, FERNANDO CERVELLO, ANA MARÍA ISABEL DE PRADO, MIGUEL LIZARRAGA, MARÍA CARMEN SANCHEZ, MARÍA ROCIO SALVADOR, PEDRO ALVAREZ, PEDRO PEÑA

Erlazionaturiko Loturak

  1. Argazki bilduma

2019ko PROGRAMA-KONTRATUAREN EMAITZAK

Urria eta azaroa bitartean Osasun Saileko eta beste zerbitzu-erakundeetako profesionalek egindako ebaluazio-prozesuaren ondoren, gure ESIak 72,88 puntu lortu ditu, guztira 85 puntu direlarik, iazko puntuazio-mailari eutsiz.

Hobekien baloratutako dimentsioei dagokienez, 70 puntu baino gehiagoko puntuazioa lortu dutenak honako hauek ditugu: Baliabideak, Zerbitzuak, Pazienteen Segurtasuna, Pazienteengan oinarritutako arreta eta Irisgarritasuna.

Ebaluazio horrek duen garrantzia gogorarazi nahi dugu, hori baita gure finantzazio-iturria. Eskerrik asko zuen lanagatik eta datorren urteari begira gure puntuazioa hobetzen laguntzeagatik.

POSTAL LEHIAKETA: SARIAK ETA AITORMENAK EMATEKO EKITALDIA

Olentzero bezperan,  abenduaren 23an, San Eloy Ospitaleko ekitaldi-aretoan gure ESIko I. Postal Lehiaketan parte hartu zuten txikiei sariak eta aitormenak emateko ekitaldia egin genuen. Txikiek primeran pasa zuten eskulanak egiten edo jolasean, nahi zutenek aurpegia marrazten zuten bitartean. Ondoren, bideo labur bat ipini genuen non parte hartzaile guztien marrazkiak erakusten ziren.

Gero, kategoria bakoitzeko bi irabazleak saritu genituen: 5 urteko Marta Garcia eta 10 urteko Sara Dominguez. Bukatzeko, parte-hartzaile guztiek oparitxo bana jaso zuten, eta Olentzerori abestuz amaitu genuen ekitaldia. Eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztioi!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Argazkiak

2019KO JARDUNEKO TXOSTENAREN AURKEZPENA

Abenduaren 11n, Barakaldo-Sestao ESIaren 2019ko Jarduera  Txostena aurkeztu zen San Eloy Ospitaleko Ekitaldi Aretoan. Julen Ballestero ESIko gerenteak egin zuen aurkezpena, bertan, urtean zehar lortutako emaitzen jarraipena egin zen (ekonomikoak, asistentzialak, giza baliabideak…). Halaber, 2020an garatu beharreko proiektuak aipatu ziren. Zalantzarik gabe, txostena kontsultatzera animatzen zaituztegu, gure erakundearen ikuspegi orokorra lortzen laguntzen baitu.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 2019ko Jarduneko Txostena

OSASUNA EUSKARAZ: PROIEKTUAREN AMAIERA ETA BIDEO LABURPENA

2016tik gure ESIko Euskara Zerbitzuak "Osasuna Euskaraz" proiektua  garatu du, euskararen kudeaketa, erabilera eta presentzia mailan aurrera egiteko helburuarekin.

Eskerrak eman nahi dizuegu Hitzaldiren bat egitera animatu zareten profesional guztioi, baita zuen lankideei entzutera hurbildu zaretenoi ere. Era berean, Guillermo González Euskara Teknikaria Trebakuntzako ikastaroak ematen aritu da langile-kategoria ezberdinei. Ikastaro hauen helburua izan da hizkuntzaren ahozko erabilera landu eta eguneroko lanean izaten dituzten egoerak euskaraz nola esan ikastea.

Proiektuari amaiera emateko, eta laburpen gisa, bideo bat egin dugu, non gure erakundeko hainbat profesionalek parte hartu duten. Bideo hori abenduaren 12an aurkeztu zen Gasteizen, "V. Aitormen Jardunaldia: Jardunbide egokiak euskararen sustapenean Osakidetzan" izeneko jardunaldian.

Oraindik bideoa ikusi ez baduzue, gogorarazten dizuegu intranetean eskuragarri dagoela, hemen klikatuz.

OSAKIDETZAKOAK ENPLEGATUAREN ATARIA ZENA ORDEZKATUKO DU

Osakidetzakoa da Osakidetzako langileentzako komunikazio- eta harreman-kanalaren izen berria, eta Enplegatuaren Ataria zena ordeztuko du.

Aldaketa horren arrazoia da Osakidetzak konpromisoa hartu nahi duela hizkuntzaren eta barruko zein kanpoko komunikazioetan erabiltzen dituen irudien erabilera ez-sexista egiteko.

Horrela, pixkanaka-pixkanaka, Osakidetza emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra integratzen duten politikak ezartzeko eta garatzeko konprometitzen ari da, Osakidetzarako eta gizarte osorako balio erantsi bat dela uste dugulako.

Hobetzeko eta izena aldatzeko konpromiso horrek ez du aplikazioaren funtzionamendua oztopatzen, tresnaren bidez orain arteko kudeaketa eta datu-kontsulta berberak egiten jarraituko baita. Osakidetzakoa langileen eta erakundearen arteko lan-esparruko komunikazio-kanalaren izen berria baino ez da. 

Erlazionaturiko Loturak

  1. Aplikaziora sartu

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

Gabonetako Postal Lehiaketaren Irabazlea/ Ganadora del Concurso de Postales Navideñas

EGILEA/AUTORA: SARA DOMÍNGUEZ ISASI (10 urte)