PROABerriak 6. zk Otsailak 2020  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. Tetanosaren txertoarekin zalantzak al dituzu?
  2. Bronkitis akutua, zenbat irauten duen nire eztulak!
  3. Tuberkulosia EZ da iraganeko gaixotasuna

Tetanosaren txertoarekin zalantzak al dituzu?

Tetanosaren txertaketa osoa 5 dosi izaten dira, normalean 16 urterekin bukatzen dena, umeen txertaketa-egutegia betez. Gero, 65 urterekin, oroigarri-dosia gomendatzen da.

Zer egin 5 dosi hartu ez baditugu?

Jarritako dosi kopuruaren arabera. Araua hauxe da: jarri den dosia, zenbatzen den dosia!

Ez bada dosi bat ere jarri, txertaketa primarioa egiten da 3 dosirekin - (0 h - 1 h – 6-12 hilabete). Ondoren, 4. eta 5. dosiak 10 urtez behin jartzen dira (edo urte bateko gutxieneko tartea dutelarik).

Eta zauriren bat jasanez gero?

- Zauriren bat gertatuz gero, oro har, ez da beharrezkoa txerto gehiago ipintzea 5 dosiak ezarrita baditugu.

- 3 dosi baino gutxiago jarrita edo ez badakigu zenbat, txertaketa bete behar da.

- 3 edo 4 dosirekin, 5 dosiak osatzea gomendatzen da, dosi berri bat emanez azkeneko dositik 5 urte baino gehiago pasa badira. (Informazio gehiago esteketan).

Nola jakin dezaket zenbat dosi eman zaizkion gaixoari?

- 1964 baino lehen jaiotakoek ez zuten haurtzaroan txertoa hartu.

- 1975etik aurrera jaiotakoek badute sartuta umeen txertaketa-egutegi sistematikoaren barruan.

- 1965-1974 bitartean jaiotakoek tetanosaren aurkako txertoaren 2 dosi izan dezakete (%70 ko estaldura lortu zen).

- Soldadutza egin zuten gizonak txertatuta daude.

- Galdetu beti lantokian edo istripu baten ondoren jasotako dosiei buruz

Gogoratu txertoak behar bezala erregistratzea Osabiden, "FORMULARIOAK" gadgetean

Esteka interesgarriak:

Helduen txertaketa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/manual_vacunaciones/es_def/adjuntos/11_14_anexo_poster-calednadio-vacunal-adultos.pdf

Zaurien tetanosaren aurkako profilaxia:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/manual_vacunaciones/es_def/adjuntos/11_7_anexo_profilaxis-antitetanica

Bronkitis akutua, zenbat irauten duen nire eztulak!

Normala al da eztulak horrebeste irauntea? antibiotikoa hartu beharko nuke?

Bronkitis akutua prozesu biriko automugatua da. Eztulak gutxienez 5 eguneko iraunpena izaten du eta normalean 1- 4 aste luzatzen da (batez beste 18 egun). Eta gogoratu antibiotikoak EZ direla erangikorrak birusen aurka, desegoki erabiltzen badira, erresistentziak sor daitezke, baita kontrako efektuak ere.

Bronkitis akutuaren diagnostikoa eta tratamendua birpasatu nahi baduzu, kontsulta dezakezu PROA-EH taldeak egindako adostasun dokumentua. Pazienteari ere eman ahal diozu talde honek egindako liburuxka -informatiboa.

Zenbait kasutan antibiotikoaren preskripzio diferitua aukera ona izeten da. Esteka honetan herritarrentzako liburuxka informatiboa eskura duzu, PROA-EH taldeak eta Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialak egindakoa.

Azkenik, dokumentu horiek 2018ko abenduan zabaldu zirenetik, preskribatzeko ohiturak neurtzen ditugu gure praktikak hobetzeko. Hemen kontsulta dezakezu.

Tuberkulosia EZ da iraganeko gaixotasuna

Munduko biztanleriaren herena tuberkulosiaz kutsatuta dago, Asian eta Afrikan batez ere. Gure inguruan, intzidentzia baxua da (2017an 9,43/100.000) eta ahultasun-egoeran dagoen biztanleriari eragiten dio (inmunoeskasia, pilaketa, baldintza sozioekonomiko txarrak, jatorrizko herrian gaixotasuna hartu duen etorkinak...)

OMEk badu ekintza-plan bat "Tuberkulosiari bukaera emateko" eta bere helburua gure inguruan da transmisioa gelditzea, prebentziorako, diagnostikorako eta tratamendurako sarbide unibertsalaren bidez.

Espainian Tuberkulosia Prebenitu eta Kontrolatzeko Planak  honako hauek jasotzen ditu:

-Profesionalek lehenbailehen diagnostikoa susmatzea, zeinu eta sintomak aztertuta.

-Identifikatu infektzio latentea duten pertsonak, gaixotasuna pairatzeko arriskuan daudenak (kontaktuak, GIB infekzioa, tratamendu inmunoezabatzaileak, laneko esposizioa...)

-Jakinarazi kasuak osasun publikoko zerbitzuei, zirkuitu egokiak ezartzeko. Tuberkulosia derrigorrez adierazi beharreko gaixotasuna da.

-Tratamendua hainbat sendagairekin egiten da, eta hilabete batzuetan. Garrantzitsua da tratamenduarekiko atxikidura ona izatea, erresistentziak eta porrotak ekiditeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero hurrengo esteketan sartu ahal zara:

- Plan para la prevención y control de la tuberculosis en España. Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social.

- Tuberculosis. CDC

- Algoritmos para el estudio de contactos del enfermo tuberculoso. Departamento de Salud-Gobierno Vasco.