3. Buletina: Bronkiolitisaren ibilbide asistentziala  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. 3. PRESTAKUNTZA-PILULA AURKEZTEN
  2. BAZENEKIEN...?
  3. BRONKIOLITIS-DIAGNOSTIKOA
  4. "CHOOSING WISELY" EKIMENA

3. PRESTAKUNTZA-PILULA AURKEZTEN

Lankide horiek,

Beste behin, atsegin handiz bidaltzen dizuegu epidemia honen inguruko 3. prestakuntza-pilula. Lehen Arretako kontsultak eta Ospitaleak beteago daude jadanik bronkiolitis-kasuz, beraz, IBILBIDEAN jarraitzera animatzen zaituztegu!

BAZENEKIEN...?

- Bronkiolitisaren ibilbide asistentzialean profesionalen artean adostutako akordioak jasotzen dira, eta familien beharrak ere barne hartzen ditu, taldearen parte baitira. Akordio horiek etengabe ari dira  berrikusten eta hobetzen.

- Ibilbidean agertzen diren izartxoek hobekuntza-arloak adierazten dituzte, geu guztiok lantzen jarraitzeko: diagnostikoa kodifikatzea, larritasunaren scorea, OAF-en zeregina, familien heziketa…

BRONKIOLITIS-DIAGNOSTIKOA

Gaixotasun honen diagnostikoa ez da beti erraza, eta batzuetan, eztabaidagarria izan daiteke… Gogoratu ibilbideak bronkiolitis-gertakaria eta ondorengo sibilantzia-gertakariak kodifikatzeko eta erregistratzeko gomendioak proposatzen dituela.

 2 urtetik beherakoen artean, zalantzak izan ditzakegu, baina 2 urtetik gorakoen artean bronkiolitis-diagnostikoa ez da existitzen. Hemen duzu Ibilbidearen esteka (orr. 20-24)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Ibilbidearen esteka

"CHOOSING WISELY" EKIMENA

Azken urtetoan, Choosing Wisely bezalako ekimenak sortu dira, ebidentziatik gertuago dagoen praktika medikoa bultzatzeko, eta pazientea nahiz senideak inplikatzeko. Horrelaxe, hainbat gomendio eman dira pediatria arloko ohiko patologien gainean, horien artean, bronkiolitisa. Ondoko laburpenean, garrantzitsuenak kontsulta ditzakezu. Bestalde, bronkiolitisaren inguruko gomendioak esteka honetan dituzu.

Gogoratu zein garrantzitsua den pediatren zeregina, eskura ditugun probak eta tratamenduak zentzuz erabiltzeko. Gehiegizko erabileraren inguruan Europako Pediatriako Akademiak duen jarrera esteka honetan irakur daiteke.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gomendioen esteka
  2. Europako Pediatriako Akademiak duen jarrera irakurri