23. zk Buletina Azaroa  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. “ERIZAINTZAKO ZAINKETEN” BATZORDEA OSATU DA
  2. EDALONTZI BIODEGRADAGARRIAK KAFE MAKINETAN
  3. ANTIBIOTIKOAK ZUHUR ERABILTZEKO EUROPAKO EGUNA
  4. GABONETAKO POSTALEN I. LEHIAKETA
  5. EPOC MUNDU EGUNA
  6. JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK OSPITALEAN
  7. NAGUSIAK ATENDITZEKO PLANAREN ALDE
  8. ABENDUAREN 2an OMENALDIA GURE ERRETIRATUEI

“ERIZAINTZAKO ZAINKETEN” BATZORDEA OSATU DA

Erizaintzako Zainketen Batzordea osatu da, erizainek ematen dituzten zainketen kalitatea nola hobetu Erizaintzako Zuzendaritzari aholkatzeko. Batzordekideak hauek dira:  Isabel Malmierca, Erizaintzako Zuzendaria, batzordeburua;  Ana Belén Sánchez, Kalitate, Irakaskuntza eta Erosketen Gainbegiralea, idazkaria;  Oscar Vázquez, Erizaintzako Adjuntua, batzordekidea; eta Rocío Lorenzo, Ospitalizazioko gainbegiralea, batzordekidea.

Hona hemen, batzordeburuaren hitzetan, batzorde hau sortzearen arrazoia:    

Ebidentzian oinarritutako praktikak jakin behar du azken ikerketen emaitzetatik modu kritikoan eta kontzientean eratortzen diren erabakiak erabiltzen, eta horrez gain, kontuan hartu behar ditu pazienteen lehentasunak eta balioak, lan-esperientzia eta dauzkagun baliabideak.

Gaur egun sistema sanitarioek aurre egin behar diote osasunaren zainketen aldakortasunari, egiaztatu baita badagoela alde handia ezagutza zientifikoaren eta eguneroko praktika klinikoaren artean. Praktika Klinikorako Gidak eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako gomendioak ezartzeak ondorio zuzena sortzen du pazienteen osasun-emaitzetan (besteak beste, presio bidezko ultzeren prebalentzia murriztea, mina gutxitzea, eta abar) Horrek pazientearen gogobetetzea hobetu du, eskura ditugun zainketarik onenak moda indibidualizatuan jasotzen dituelako. Eta bestalde, profesionalengan ere eragina izan du, aldakortasun klinikoa murrizteaz gain, ematen dituzten zainketen segurtasuna eta kalitatea hobetzen dituelako.  

Barakaldo-Sestao ESIak apustu egin du Ebidentzian Oinarritutako Praktikaren alde.

Hori dela eta, beharrezkoa da egitura sendoa sortzea, gure testuinguru sozio-saniatarioan Praktika Klinikoaren eta ezagutzaren artean egun oraindik dagoen aldea gainditu ahal izateko. Eta horri esker, Ebidentzian Oinarritutako gomendioak bultzatu eta indartuko dira, oinarri bioetikoak zainduz eta pentsamendu kritikoa sustatuz. Helburu hori betetzeko sortu da Barakaldo-Sestao ESIko Erizaintzako Zainketen Batzordea.

EDALONTZI BIODEGRADAGARRIAK KAFE MAKINETAN

Laster, ingurumena zaintzeko gure ESIak duen politikaren barruan, plastikozko betiko edalontzi eta pletinak kendu eta %100ean biodegradagarriak diren edalontziak hasiko gara erabiltzen. Material hori artozko paper pelikulatuaz osatua dago, 45-60 egunetan degradatzen dena. Gainera, hondarrik ez sortzeko, makinak aukera berezia ere emango du: “edalontzirik gabe”, eta horrela erabiltzaileek euren katilua eraman ahal izango dute. 

ANTIBIOTIKOAK ZUHUR ERABILTZEKO EUROPAKO EGUNA

Azaroaren 18an ospatu zen Antibiotikoak Zuhur Erabiltzeko Europako Eguna, antibiotikoak egoki erabiltzearen garrantzia azpimarratzeko, eta bide batez horien eraginkortasuna eta denon osasuna babesteko. Gaixotasun infekziosoen tratamenduen konplexutasuna eta agertzen diren antibiotikoekiko erresistentziak direla eta, ezinbestekoa da programak garatzea antibiotikoen erabilera optimizatu, osasun-emaitzak hobetu, eta antibiotikoak erabiltzeari lotutako ondorio kaltegarriak minimizatze aldera.

Egun horren ildotik gogoratu nahi dugu PROAko lankideek (Antibiotikoak Erabiltzeko Optimizazio Programa) egiten duten lana. Besteak beste, pazienteen tratamenduei eguneroko segimendua egiten diete. Azkenik, gogoratu nahi dizuegu talde honek PROA-Berriak izeneko informazio-buletina egiten duela, gai honen inguruko albisteak jasotzen dituena.

Erlazionaturiko Loturak

  1. PROA-Berriak Newsleterraren azken alea

GABONETAKO POSTALEN I. LEHIAKETA

Aurten ospatuko dugu gabonetako postalen lehenengo lehiaketa, gure ESIko langileen familietako txikienei zuzendua. Hauek dira parte hartzeko baldintza bakarrak:

- ESIko langileren batekin familiako harremana izatea (semea/alaba, iloba, biloba)

- Adina: 12 urte gehienez

- Marrazkia bidaltzeko azken eguna: abenduaren 18a

Aurtengo gaia “Gabon osasuntsuak” izango da. Postal irabazlea erabiliko dugu gure ESIan gabonak zoriontzeko. Informazio osoa daukazue Parte Hartzeko Oinarrien dokumentuan.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Parte hartzeko oinarriak

EPOC MUNDU EGUNA

Azaroaren 20an izan zen Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren mundu eguna, eta horren harira EPOCeko Gaixoei Laguntzeko Bizkaiko Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu. Bestalde, Kuetoko Osasun-zentroko erizaina den Irati Gilek egun horretan lagundu zuen Bilboko Udaletxean espirometriak egiten. Era berean, Jesús Caminok, gure ESIko neumologoak, txosten bat aurkeztu zuen antolatu ziren mahai-inguruetako batean: “EPOC egunerokoan”. Profesional hauei eskertu nahi diegu gai honetan erakutsi duten ardura, eta guztiok animatu nahi zaituztegu antolatzen diren jarduera komunitarioetan parte hartzera.

JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK OSPITALEAN

Bazenekien gure ESIan hilean behin Jardunaldi Gastronomikoak egiten direla? Egun horietan jantokia beste herri batzuetara joaten da mundu osoko gastronomia dastatzeko. Urrian Indiako zaporeetara bidaiatu genuen, eta hilabete honetan Mexiko pikantera. Ekimen gozo-gozoa!

NAGUSIAK ATENDITZEKO PLANAREN ALDE

Azaroaren 22an Iñaki Martin Lesendek, Bilbao-Basurto ESIko Lehen Mailako Atentzioko medikuak, saio kliniko hau aurkeztu zuen: “Valoración de las personas mayores orientada a intervenciones efectivas”. Saio hau Nagusiak Atenditzeko Planaren barruan kokatzen da, komunitateari zuzendutako zenbait hitzaldi eta tailerren bidez garatzen ari dena. Jarduera hauek egin dira beste erakunde batzuekin batera: batetik, Barakaldoko Udaleko Nagusien Atala, eta bestetik, Barakaldoko Integrazio Soziokulturaleko Zentroa.

Berriro ere eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen honetan parte hartu duten gure ESIko profesionalei: Ugatz Izquierdo, Elena San José, Rosi Recuero, Oscar Vázquez eta Ane Fernández.  

ABENDUAREN 2an OMENALDIA GURE ERRETIRATUEI

Aurten abenduaren 2an ospatuko da urtean zehar erretiroa hartu duten guztientzako omenaldi-ekitaldia. Betiko moduan, San Eloy Ospitaleko ekitaldi-aretoan izango da 13:30ean.