2. Buletina: Bronkiolitisaren ibilbide asistentziala  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. ZER ARI DA GERTATZEN BRONKIOLITISAREKIN?
  2. 2. PRESTAKUNTZA-PILULA AURKEZTEN
  3. ZER EGIN BEHAR DA?
  4. FAMILIAK ZELAN SENTITU DAITEZKEEN PENTSATU DUZU INOIZ?
  5. GOGORATU HELBURUA

ZER ARI DA GERTATZEN BRONKIOLITISAREKIN?

2. PRESTAKUNTZA-PILULA AURKEZTEN

Lankide horiek,

Atsegin handiz, epidemia honen gaineko 2. prestakuntza-pilula bidaltzen dizuegu. Urrian bezalaxe, ibilbidearen inguruko gako batzuk gogorarazteaz gain, artikulu interesgarri baterako esteka doakizue. Espero dugu lagungarriak izatea. BIDEAN jarraitzen dugu!

ZER EGIN BEHAR DA?

Bronkiolitisaren balorazioa. Zer egin behar da?

- Sudurreko garbiketa. Xurgapena bakarrik beharrezkoa denean

Neurtu arnas maiztasuna

- Baloratu uzkurduren intentsitatea eta kokapena

- Neurtu oxigeno-saturazioa, batez ere, umea itxuraldatuta badago edo arnasa hartzeko zailtasunak baditu

- Erregistratu larritasunaren scorea, profesionalen arteko jarraipen eta komunikazio egokia bermatzeko

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gogoratu: asistentzia-ibilbideari buruzko informazio guztia esteka honetan eskura daiteke

FAMILIAK ZELAN SENTITU DAITEZKEEN PENTSATU DUZU INOIZ?

- Bronkiolitisa duen ume bat izatea esperientzia estresagarria da.

- Familiak inplikatu nahi dira beren seme/alaben zainketan, baina  askotan ez dira prestatuta sentitzen edo ez dakite zelan egin.

- Ez dute medikaziorik eskatzen. Aldez aurretiko informazioa eta prestakuntza nahi dute.

-  Horrexegatik hain da garrantzitsua gure inplikazioa, senideei prestakuntza, heziketa eta laguntza emateko.

- Hemen dituzu familientzat lagungarriak izan daitezkeen zenbait bideo. Ikusteko, klikatu hemen.

- Familiek oso ondo baloratu dituzte informazio-orriak, eta, era berean, prestakuntza eta informazio bateratua emateko laguntza-tresna garrantzitsuak dira guretzat.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Arnasbideetako gaixotasunei buruzko bideoteka familientzat
  2. Irudiaren artikulua irakurri nahi baduzu, Parent experiences and information needs related to bronchiolitis: a mixed studies systematic review, hauxe da esteka

GOGORATU HELBURUA

GOGORATU HELBURUA: Haur horien arreta hobetzea eta hobekuntza familietara iristea!

IBILBIDEAREN ADIERAZLEAK:

- Salbutamol-preskripzioa < %15

- Adrenalina-preskipzioa < %10

- Bronkiolitis kodifikazioa > 2 urte < %10

Eta ez ahaztu hobekuntza segurua dela! Botiken preskripzioaren jaitsierak ez du eragin negatiborik izan ospitaleratze-tasan, ezta berrkontsulta-tasan ere!