22. zk Buletina Urria  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. CARMEN ESMERALDA SANTANARI ELKARRIZKETA: MEDIKUNTZA PREBENTIBOKO MEDIKU BERRIA
  2. AURRETIAZKO BORONDATEEI BURUZKO SAIO KLINIKOA
  3. I. JARDUNALDI MULTIPROFESIONALA (ARGAZKIAK)
  4. BAGAUDE KERIK GABEKO OSASUN ELKARTEEN EUSKAL SAREAN!
  5. BRONKIOLITIS AKUTUAREN IBILBIDE ASISTENTZIALA
  6. SIMULAZIO KAMIOI BAT SAN ELOY OSPITALEAN
  7. GRIPEAREN AURKAKO TXERTAKETA KANPAINA
  8. MINAREN INTENTSITATEAREN BALORAZIO SISTEMATIZATUA 5. BIZI-KONSTANTE GISA

CARMEN ESMERALDA SANTANARI ELKARRIZKETA: MEDIKUNTZA PREBENTIBOKO MEDIKU BERRIA

Urrian, Carmen Esmeralda Santana Pérez doktorea Barakaldo-Sestao ESIko Prebentzio Medikuntzako Zerbitzuan sartu da. Medikuntza ikasi zuen Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan, Dominikar Errepublikan. 2011tik 2018ra Prebentzio Medikuntzako espezialista izan da Osakidetzan, eta azken urte honetan Gasteizko Vithas San José ospitalean egon da zuzendari mediko gisa.

Osakidetzan 2011n hasi zen lanean, Erakunde Zentraleko Kalitate Zuzendariordetzan, eta 2013an, Prebentzio Medikuntzako mediku espezialista gisa, Debagoieneko ESIan sartu zen. Han lortu zuen, bere taldearekin batera, Osakidetzarako lehen Joint Commission Internacional akreditazioa 2016an.

1. Zergatik aukeratu zenuen Medikuntza Prebentiboko espezializazioa?

Gustatzen zait espezialitatearen balio-aniztasuna, osasun-sistemaz eta ospitaleen funtzionamenduaz ematen duen ezagutza zabala, hala nola osasun-kudeaketaz eta osasun publikoaz.

2. Orain dela gutxi etorri zara, zein izan da erakundeari buruzko zure lehen inpresioa?

Giro onekoa eta taldean lan egitekoa.

3. Nola azalduko zenioke osasun arlokoa ez den norbaiti prebentzio medikuntza zertan datzan?

Osasuna babestu, sustatu eta mantentzeaz arduratzen den espezialitatea da, bai ospitale mailan, bai komunitate mailan.

4. Medikuntza Prebentiboaren zer alderdi lehenetsiko dituzu ESIan?

Pazientearen segurtasuna osasun-arretarekin lotutako infekzioak prebenitzeko.

Osasuna babesteko ekintzak sustatzea lehen mailako arretan.

5. Zein dira Medikuntza Prebentiboaren esparruan ditugun mehatxu edo oztopo nagusiak?

Alde batera uzten den ekintza batek ondorio larriak izan ditzakeenik ez jakitea, adibidez, eskuen higieneak.

6. Ospitaleratutako paziente eta senideentzako gomendiorik?

Norberaren eta ingurukoen osasuna babestearekin kontsekuenteak izatea, eta ez ahaztea osasuna garrantzitsuena dela.

AURRETIAZKO BORONDATEEI BURUZKO SAIO KLINIKOA

Joan den ostiralean, urriaren 11n, Ospitaleko ekitaldi-aretoan, “Documento de Voluntades Anticipadas: momento presente” saio klinikoa egin zen, Zaballako Osasun Zentroko Ane Miren Gastaminza etxeko ospitalizazioko medikuaren eta Ane Córdoba Zaballako erizainaren eskutik.

Profesional hauek azaldu zieten bertaratutako 80tik gorako lankideei Aurretiazko Borondateen proiektua, Zainketa Aringarrien Planaren barruan kokatuta dagoena eta dagokion Batzordeak garatzen duena.

Saioa Aurretiazko Borondateen Agiriaren (ABA) aurkezpenean oinarritu zen. Legezko dokumentu honek jasotzen ditu bizitzaren amaieran pertsona bat artatuko duen osasun-taldeari zuzendutako jarraibideak. Dokumentu hau pertsona bat bere borondatea pertsonalki adierazi ezin duen egoera batean dagoenean bakarrik erabiliko da.

Dokumentua (ABA) eta horri buruzko beste dokumentu interesgarri batzuk eskuragarri daude intranetean.

Bide batez hurrengo saio klinikoak gogoratuko dizkizuegu, beti bezala, 08: 30ean, Ospitaleko Ekitaldi Aretoan.

- Azaroak 22: Iñaki Martín Lesende, Familiako medikua, “Valoración de las personas mayores orientada a intervenciones efectivas”.

- Abenduak 13: Amaia Arrieta Farraro, San Eloy Ospitaleko Erradiodiagnostikoko profesioanala "Radioprotección".

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Aurretiazko Borondateen Agiria

Erlazionaturiko Loturak

  1. Dokumentua (ABA) eta horri buruzko beste dokumentu interesgarri batzuk

I. JARDUNALDI MULTIPROFESIONALA (ARGAZKIAK)

Joan den urrian ESIko profesional batzuek Osakidetzaren I. Jardunaldi Multiprofesionalean parte hartu zuten beren proiektuekin. Jardunaldi hori "Elkarrekin gehiago zaintzen" izenburupean aurkeztu zen. Montse Fernández López, Fernando Escaño Nuñez, Carmen Paz Pascual, Isabel Artieta Pinedo, Elena Resines, Elena San Jose eta Isabel Arará izan ziren ESIko ordezkariak, kalitate handiko lanekin. Eskerrak eman nahi dizkiegu kongresu eta jardunaldietan parte hartzera animatzen diren profesional guztiei, Zorionak!

BAGAUDE KERIK GABEKO OSASUN ELKARTEEN EUSKAL SAREAN!

Barakaldo-Sestao ESIa kerik Gabeko Osasun Elkarteen Euskal Sareari atxiki zaio berriki. Erakunde independentea eta nazioartekoa da, eta tabakoaren kontsumoa eteteko eta prebenitzeko lan egiten duten osasun-zerbitzuen artean estrategia komun bat garatzea du helburu.

ESIan, kerik gabeko ingurunea sortzeko konpromisoa hartu dugu. Dagoeneko hasi gara hori lortzeko lanean, "Kerik gabeko ESIa" izeneko batzordea sortuz. Julen Ballestero zuzendaria gerentea da batzorde horren burua, eta erreferente kliniko-teknikoa Jesus Camino, Neumologiako burua.

BRONKIOLITIS AKUTUAREN IBILBIDE ASISTENTZIALA

Azken bi urteotan gure ESIko profesionalek Ezkerraldea-Enkarterri Gurutzeta ESIarekin batera lan egin dute bronkiolitis akutuaren tratamendua haurrengan hobetzeko plan bat garatzeko.

Emaitzak arrakastatsuak izan dira, gaitz hori tratatzeko beharrezkoak ez diren botiken erabilera erdira murriztea lortu baitute. Horren ondorioz, Osakidetzak kanpaina bat abiarazi du bronkiolitis akutuaren aurrean osasun-langileen jarduera bateratzeko. Kanpaina horren oinarria da gidetako gomendioak ezagutzera emateko diagnostiko- eta tratamendu-protokoloa osatzea, eta bronkiolitis akutuari buruz profesionalek dituzten ezagutzak eguneratzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, honako esteka honetan kontsulta ditzakezu ibilbide asistentzialeko dokumentuak. Horretaz gain, gaiari buruzko prestakuntza-pilula batzuk bidaliko zaizkie pediatrei eta pediatriako erizainei. Hona hemen lehen pilula

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bronkiolitis Akutuaren Ibilbide Asistentzialaren dokumentuak
  2. Píldora informativa

SIMULAZIO KAMIOI BAT SAN ELOY OSPITALEAN

Joan den urriaren 24an, San Eloy Ospitaleko Bigarren Esku-hartzeko Taldeak prestakuntza praktikoa jaso zuen. Prestakuntza hori Autobabeserako Planaren barruan kokatzen da, eta helburua langileei itzaltzeko baliabideak erabiltzeko trebetasun praktikoak ematea zen. Horretarako, simulazio-kamioi bat dugu, eta bertaratutakoek hainbat praktika egin behar izan zituzten larrialdietan jarduteko. Prestakuntzak oso harrera ona izan zuen bertaratutakoen artean, bere izaera praktikoa zela eta.

GRIPEAREN AURKAKO TXERTAKETA KANPAINA

Urtero bezala, gripearen aurkako txertaketa kanpainaren hasiera aprobetxatu nahi dugu zure laguntza eskatzeko.
Dakizuenez, prebentzioko neurri erraz batzuk hartzeak garrantzi handia du gaixotasun honen eragina murrizteko orduan.Txertoa da, hain zuzen ere, inguru sanitarioan gripearen birusaren transmisioa prebenitzeko tresnarik garrantzitsuena, zu, zure pazienteak eta zure inguruko beste pertsonak babesten zaituztelako.
Badakigu gure pazienteen arretan segurtasun parametroak hobetzeko ezinbesteko kate-maila zaretela.
Pasa den urtean gure erakundea izan zen profesional gehien txertatu zituena (%46,25). Hala ere, oraindik hobetzeko marjina handia dugu eta, horregatik, zuen laguntza eskatzen dizuegu, denon artean ahalegina egin dezagun gure langileen artean txertaketa gehiago zabaltzeko, zuen pazienteen ongizatea ere hobetuko duelako.

NOBEDADEA

Aurten gaixotasunaren transmisioa eteteko, maskara-banatzaileak egongo dira ospitaleetako Larrialdien eta Etengabeko Arreta Guneen itxarongeletan, eta aurrerago osasun-zentroetako itxarongeletan ere jarriko dira. Maskarak banatzeko euskarri horiekin batera, informazio-kartela egongo da; horren bidez, biztanleei gogorarazten zaie nolako garrantzia duen eskueen higieneak eta maskara erabiltzeak, arnasketa sintomarik edukiz gero.

MINAREN INTENTSITATEAREN BALORAZIO SISTEMATIZATUA 5. BIZI-KONSTANTE GISA

Mina osasun-arazo bat da, eta horri heltzea lehentasunezkoa da ospitale-eremuan, bai maiztasunagatik, bai gure pazienteen asistentzia-kalitatean duen eraginagatik.


Minaren ebaluazioa funtsezko elementua da hura atzemateko eta tratamendu egokia emateko. Jada baditugu minaren balorazioa sustatzera bideratutako gomendioak; horregatik, garrantzitsua da sentsibilizatzea pazientearen balorazio integrala emango duen abordatze egoki baten beharraz.


Aurrekoa kontuan hartuta, Barakaldo Sestao ESIko Erizaintza Zuzendaritzak 5. bizi-konstante gisa sartu du minaren intentsitatearen balorazio sistematizatua, eta Osabide Globalen erregistratu dugu Eva eskalaren bidez, "Constantes" gadgetean.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Protocolo de enfermería sobre la v​aloración y manejo del dolor​ (Castellano)
  2. Minari heltzeko eta baloratzeko erizaintzako protokoloa (Euskaraz)