1. Buletina: Bronkiolitisaren ibilbide asistentziala  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. BRONKIOLITIS EPIDEMIA LASTER HASIKO DA
  2. Aurkezpena
  3. Artikulu nabarmen bat
  4. Badakizu…?
  5. Gogoratu!
  6. Zure laguntza behar dugu!!

BRONKIOLITIS EPIDEMIA LASTER HASIKO DA

Aurkezpena

Lankide estimatuak,

Atsegin handiz bidaltzen dizuegu epidemia horren inguruko 1.prestakuntza-pilula.  Bertan dituzue artikulu baten aipamena, azken epidemiari buruzko datuak eta ibilbide asistentzialaren gako nagusiak. Zuen interesekoa izatea espero dugu.

Artikulu nabarmen bat

Madrilgo ospitale batean gauzatutako ikerketan bronkiolitis-protokolo berri bat ebaluatu da gomendatzen ez diren neurrien erabilera murriztu baititu, besteak beste, bronkodilatatzaileen erabilera.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Artikulua osorik irakurri nahi? Hementxe duzu esteka:

Badakizu…?

- Iaz, Bizkaian, bronkiolitisaren 3000 gertakari inguru artatu ziren LEHEN MAILAKO ARRETAN, eta 1600 baino gehiago LARRIALDIETAN.

- 72 ordutara, birkontsulta-tasa %40koa izan zen.

- 500 bat ume ospitaleratu ziren, eta batez besteko egonaldia 3 egunekoa izan zen.

Gogoratu!

Bronkiolitisaren definizioa

- 1. gertakaria beheko arnasbideetako infekzioa <2 urte

- Errinorrea, eztula eta auskultazio patologikoa (estertoreak, espirazio krepitatzaileak eta/edo sibilantziak), eta ez dago azaltzen duen bestelako arrazoirik.

- Sukarra eta/edo arnasa hartzeko zailtasunak izan ditzake

GOGORATU: EZ ERABILI DIAGNOSTIKO HAU > 2 URTE

 

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago eta dokumentu interesgarriak
  2. Arnasbideetako Bideoteka

Zure laguntza behar dugu!!

Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko asistentzia-mailen arteko integrazio-maila ezagutu nahi dugu.

Hori dela-eta, inkesta labur bat betetzera gonbidatzen zaitugu. Hemen dituzu estekak, euskaraz eta gaztelaniaz. 5 minutu baino ez dira!!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Inkesta Euskaraz
  2. Inkesta Gaztelaniaz