PROABerriak 4. Zk Urriak 2019  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. Elgorria eta txertaketa
  2. Esposizio ondorengo profilaxia, ez okupazionala eta okupazionala (lanean gertatutakoa)
  3. Zistitis ez konplikatua, dosi bakarra aski da
  4. Galdera, iradokizun edo parte-hartze lanak nori zuzendu:

Elgorria eta txertaketa

Egungo egoera epidemiologikoa ez da kezkagarria.

-Lehentasuna izango dute  egutegiaren arabera adierazitako paziente pediatrikoak eta osasun baldintza bereziak dituztenak (Prebentzio Medikuntza aztertutakoak).

-Beharrezkoa da ananmesia osoa egitea bere inmunitateari buruz zalantzan bertaratzen direnei, batez ere 1981 aurretik jaiotakoak. Txertatu baino lehen esposizioaren arriskua kontuan izan behar da, baita osasun ikasle eta langileen artean ere. 

- Herrialde arriskuetara doazen bidariak, behintzat bi hilabeteko aurrerapenarekin Nazioarteko Txertaketa Zentrotan informatu behar dira eta batez ere epe luzeko bidaietan (hilabete bat baino luzeagokoak). 

-Ez da beharrezkoa haurdunaldiaren aurreko proba emakume emankorretan, aski da azken hilekoaren data jakitea eta haurdunaldiaren asmoa kontuan izan. Hilabete bat igaro beharko duela haurdun geratzen saiatu aurretik ohartaraziz.

- Baimen informatuaren betekuntza derrigorrezkoa da birus bizien arinduko txertoetan eta balio legala izan dadin, medikuak eta gaixoak sinatu beharko dute.

Une honetan txerto hirukoitz birikoaren hornidura arazoak daude.

Horregatik, hemendik aurrera eta bestelakorik esan arte, SOILIK TXERTA DAITEZKE:

·         Haurren txertaketa egutegiko 1. dosia jaso behar duten umeak.

·         Elgorriaren intzidentzia altuko herrialdeetara* (Europa barne) doazen bidaiariak, baldin eta 1970 eta 1980 bitartean jaio badira, elgorria pasatu ez badute, eta txertatuta ez badaude.

*Honen inguruko zalantzak argitzeko Atzerriko Osasun bulegoetara jo daiteke.

Hurrengo estekak dituzu informazio gehiago lortzeko baliabideekin:

. Euskadin indarrean dauden Osasun Publikoko Gomendioak. Irailak 2019

- Nota informativa Ministerio de Sanidad. Septiembre 2019.

- Elgorria. Zaintza Epidemiologikoaren Protokoloa. Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

- Txertoen egutegia. Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

Esposizio ondorengo profilaxia, ez okupazionala eta okupazionala (lanean gertatutakoa)

Nola zaindu esposizio baten ondoren datorren gaixoa (sexu arriskutsu jokabidea, orratz- ziztada edo xiringak partekatu) edo Zer egin istripu biologiko bat izanez gero?

Gaixotasun Infekziosoko atalak, laneko osasun eta ospitaleko larrialdi zerbitzuarekin batera protokoloak egiaztatu eta eguneratu ditu.

Esku-hartze egoki eta goiz batek kutsaduraren arriskuak murrizten ditu.

Praktika arriskutsu baten ondoren edo GIB, hepatitis (HBV, HCV) edo sexu-transmisioko infekzio (ITS) gaixotasunen esposizio ondoren datorren pazientea bada, Lehen Mailako Arretan hurrengo protokoloa jarraituko da: Guia rapida de profilaxis no ocupacional en Atención Primaria. Pazientea San Eloy Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura zuzendu behar bada, honako prozeduraren arabera tratatuko da:Guía rápida profilaxis no ocupacional. Baimen informatu hau oso baliagarria izango zaizu ere bai.

Laneko Osasun Zerbitzuak intranetean lotura bat du langileen eskura, istripu biologiko baten ondoren jarraitu beharreko pausoak zehaztuz. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu HEMEN.

GIBaren aurkako esposizioaren ondorengo profilaxisaren sendagaiak eta tratamenduari buruzko  informazio liburuxkak  bi kasuetan eskuragarri daude San Eloy Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan.

Zistitis ez konplikatua, dosi bakarra aski da

Zein da fosfomizina trometanolen gomendiotako dosia zistitis ez konplikatuan? eta iraupena?

Ziztitis ez konplikatuko diagnostikoa eta tratamendua berrikusi nahi badituzu, hemen dituzu PROA-EH taldeak prestatutako adostasun-dokumentua. Pazienteari gernu infekzio errepikatuaren liburuxka informatiboa ere eman diezaiokezu.

Zenbait kasutan, oso gomendagarria izaten da tratamendu antibiotikoaren preskripzio diferituaren aukera gogoan izatea.

Esteka honetan PROA-EH taldeak eta Bizkaiko Farmazilarien Elkargoak  herritarrentzako liburuxka informatiboa daukazu eskuragarri.

Amaitzeko, 2017ko irailean dokumentu horiek zabaldu zirenetik, preskribatzeko ohiturak neurtzen ditugu gure praktikak hobetzeko.Hemen kontsulta dezakezu.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Zistitisa.Pazienterentzako informazioa
  2. Antibiotikoen Erabilera Diferitua.Pazienterentzako informazioa.
  3. Análisis adecuación al tratamiento ITU

Galdera, iradokizun edo parte-hartze lanak nori zuzendu:

Posta electronikoa:PROAberriak.osibs@osakidetza.eus

Erredakzio Batzordea: Jaione Bilbao, Ainhoa Zuriñe Sanjuan, Esmeralda Santana, Jon Ugalde.