20. zk Buletina Uztaila  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. 2019ko dirulaguntzen deialdia etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko
  2. Benzogutuna ezagutzen duzu?
  3. Pertsona erabiltzaileen identifikazioa: kartel berriak
  4. Integraziorako jarduerei lehentasuna emanez
  5. Baimen informatu berria: Profilaxi ez okupazionala
  6. Badaukagu web berria!

2019ko dirulaguntzen deialdia etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko

2019ko uztailaren 11n hasita eta 2019ko irailaren 10rera arte langileen etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko laguntza programarako eskabideak aurkezteko epea zabaldu da. Hauek dira laguntzetarako beharrezkoak diren eskakizunak:

- Ikasketak 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean amaitzea

- Zerbitzu aktiboan dagoen langilea izatea deialdiaren ebazpena argitaratzen den egunean

- Eskabidea bitarteko telematikoz igortzea deialdian ezarritako epearen barnean

- Eskabide sinatua eta gainerako dokumentazioa Osakidetzako edozein zerbitzu-erakunderen erregistroan aurkeztea deialdian ezarritako epean

- Deialdiaren ebazpenean jasotako gainerakoak

Deialdiari buruzko informazio gehiago irakurri dezakezu hemen sakatuz edota intraneteko bide honi jarraiki: Profesionalak / Prestakuntza / Prestakuntzarako laguntzak / Laguntza programa etengabeko prestakuntzarako eta birziklapen profesionalerako ikasketak egiteko.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Deialdiaren araudia

Benzogutuna ezagutzen duzu?

2018ko abenduan Barakaldo-Sestao ESIak eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIak benzodiapinak eta Z farmakoak (BDZ) despreskribatzeko interbentzioa egin zuten, “Benzogutuna” izena duenaEmaitzak urtebete igaro ondoren ebaluatzeko diseinatuta dagoen ikerketa honetan, familiako medikuak gutuna bidaltzen die modu kronikoan hipnotikoak hartzen dituzten pazienteei, benzodiapina kentzeko gomendioa emateko. Pazienteek gutunaz gain materiala jasotzen dute hori egiteko gomendioak azaltzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren i-botika taldeak herritarrentzako eginak.

6 hilabete igaro dira gutunak bidali zirenetik. Laburbilduz, hauxe da orain arte lortutako emaitzen bitarteko analisia:

- 218 pazientek(%18,60) utzi diote farmazian benzodiapinak hartzeari, “benzogutuna” jasotakoan.

- Paziente hauei emandako ontzi-kopurua murriztu da %20,85. Horrek esan nahi du 738,5 ontzi (28 alekoak) gutxiago hiruhilekoan.

Pertsona erabiltzaileen identifikazioa: kartel berriak

Pazienteen Segurtasunerako Osakidetzaren Estrategiaren barruan, pazienteen identifikazioari dagozkion kartelak gaurkotu dira. Irudi berri hau jarri da bai ospitalean, bai osasun-zentroetan, erabiltzaileei gogoratzeko NAN eta OTAren bidez identifikatu behar direla osasun zerbitzuarekin izaten duten harreman guztietan.   

Akatsik gabeko identifikazioa funtsezko segurtasun-neurria da, paziente zuzenarekin ari garela ziurtatu ahal izateko, baita sistemaren eraginkortasunerako ere, prozedura ondo egiteak gutxi balio duelako dagokion pertsonari ez bazaio egiten. Horrexegatik, praktikan jarri behar da pazienteek atentzioa jasotzen duten puntu guztietan: bezeroak atenditzeko unitateetan dokumentazioa ematean, aurretiko hitzordua eskatzean...

Identifikazio-akatsak prebenitzea egun ere bada lehentasunezkoa gure erakunde sanitarioarentzat.

Integraziorako jarduerei lehentasuna emanez

Uztailaren 5ean saio bat egin zen integrazioa hobetzeko jarduerei lehentasuna emateko, zuzendaritzako talde handituari zuzendua. Bertaratuek hausnarketa bateratua egin zuten integrazioari buruz gure erakundeko profesionalek duten pertzepzioari dagokionez. Iritzi horiek jaso ziren D´amour galdetegiaren bidez (2018) eta aurten garatutako  diziplina anitzeko profesionalen tailer batean.

Saioaren azken helburua izan zen jarduerei lehentasuna eman eta antolatzea, integrazioa indartuko duen ekintza-plana etorkizunean garatzeko duten bideragarritasunaren arabera.

Baimen informatu berria: Profilaxi ez okupazionala

Uztail honetan Barakaldo-Sestao ESIko Zuzendaritza Medikoak baimen informatu berri bat balioztatu du: ANTIRRETROBIRALEN BIDEZKO PROFILAXIA GIBarekiko ESPOSIZIO EZ OKUPAZIONALAREN ONDOREN. Dokumentua PROA taldeak egin du (Antimikrobianoen Erabilera Optimizatzeko Programa), eta Intranetaren esteka honetan ikus daiteke.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Baimen informatua

Badaukagu web berria!

Orain uztailean Osakidetzak eta zentro guztiek web-orri berria estreinatu dute. Irudi berritu honen helburua da herritarren eskariei erantzutea, komunikazio-tresna modernoago, hurbilago eta eskuragarriago batekin.

Hauek dira web berrian aurki ditzakegun atal berrituetako batzuk: Zerbitzu-zorroa, Gure zentroak, Irakaskuntza eta Prestakuntza edo Osasun Eskola.

Web-orria euskarri bizia izateko sortu da, unean-unean eguneratuko dena eta sektorean eta erakunde barruan ere sortuz doazen egoera berrietara egokituko dena. Hortaz, web-orriaren eremu guztiak edukiz hornitzen eta moldatzen ere joango dira.

Sartu ezagutzera hemen klik eginda!

Erlazionaturiko Loturak

  1. Webgunea