18. zk Buletina Apirila  
Aurrerantzean boletina erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Euskera / Castellano
  1. Arreta Sanitarioan Eskuen Higienea Zaintzearen aldeko Nazioarteko Jardunaldia
  2. Adineko Aktiboentzako VI. Astea
  3. BARAKALDO-SESTAO ESIko LANKIDEEK PARTE HARTU DUTE MINARI AURRE EGITEARI BURUZKO IV. JARDUNALDIAN
  4. ASPARBIren 25. Urteurrena
  5. Barakaldotik Senegaleraino
  6. Lanak Ospitaleko Larrialdietarako Zerbitzurako sarbidean
  7. “Antibiotikoak guztion ardura” Gazteenak kontzientzatzeko hitzaldiak.
  8. Barakaldo-Sestao ESI lehenengoa da 2018ko gripearen aurkako txertaketa kanpainan txertoa jarri duten profesionalen zerrendan

Arreta Sanitarioan Eskuen Higienea Zaintzearen aldeko Nazioarteko Jardunaldia

Maiatzaren 5ean ospatu da, beste urtebetez, Eskuen Higienearen Mundu Eguna Arreta Sanitarioan, Osasunaren Mundu Erakundearen SALBATU BIZITZAK: GARBITU ESKUAK kanpainaren barruan. Barakaldo-Sestao ESIan ekimen horrekin bat egingo du jarduera batzuen bitartez, bai erabiltzaile bai profesionalentzat, maiatzaren 6tik 10erako asterako programatuak. Hauek izan dira:

- Eskuen higienearen garrantzia zabaltzeko informazio-mahai bi San Bizenteko Osasun-zentroan eta Ospitaleko sarreran.

- Elkarlanerako horma-irudia aldageletarako pasilloan, profesionalak animatzeko gaiari buruzko ekarpenak egitera.

- Profesionalentzako Eskuen Higieneari buruzko tailer praktikoa (maiatzaren 10a)

- Eskuen Higienerako gure FRONT ROWean “ZURE SEGURTASUNA ZURE ESKU DAGO”

- Informazio gehiago aurkituko duzu maiatzaren PROA BERRIAn

Eskerrik asko proposatutako jardueretan parte hartu duzuenoi, Eskuen Higienea funtsezko neurria delako Pazientearen Segurtasunaren arloan burutu daitezkeen guztien artean.

 

 

Adineko Aktiboentzako VI. Astea

Maiatzaren 20tik 25erako astean Sestaoko udalerriak Adineko Aktiboentzako VI. Astea ospatuko du, hirugarren adineko pertsonen zahartze aktiboa eta ongizatea sustatzeko. Astean zehar burutuko diren jarduera eta tailerren artean, Barakaldo-Sestao ESIko profesionalek parte hartuko dutenak nabarmendu nahi ditugu.
Adinekoentzako tailer medikoen barruan, Ana Lourdes Iglesiasek, Ospitaleko Larrialdietako mediku fakultatiboak, bizkortzeko maniobren gaineko tailerra egingo du, LMAko Erizaintzako Adjuntua den Oskar Vázquezek moderatua. Bestalde, Txetxu Lopez Gómezek, Markonzaga osasun-zentroko erizainak, patroi osasuntsuen tailerra egingo du.

BARAKALDO-SESTAO ESIko LANKIDEEK PARTE HARTU DUTE MINARI AURRE EGITEARI BURUZKO IV. JARDUNALDIAN

Ekainaren 6an Vitoria-Gasteizen egin zen Minari aurre egiteari buruzko IV. Jardunaldia, “Zer nahi du mina duen pertsonak eta zer jasotzen du?” lemapean. Bertan Isabel Arará Vidalek eta Elena Mª San José Castrok hartu zuten parte, gure ESIko erizainek, eta “Abordaje del dolor en pacientes pluripatológicos” gaia aurkeztu zuten. Bestalde, LMAko mediku Magdalena Presmanes Losadak ere parte hartu zuen “El extraño que vive en mí” gaia gidatzeko.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Egitaraua

ASPARBIren 25. Urteurrena

Aurten, Bizkaiko Parkinson Elkarteak, ASPARBIk, 25 urte bete ditu sortu zenetik. Irabazi asmorik gabeko elkarte hau sortu zen kaltetuek eta beraien senideek zuten beharrari erantzuteko, esfortzuak bateratuta Parkinson gaixotasunaren ondorioei aurre egin ahal izateko. 

25 urte horiek ospatzeko, fundazioak apirilaren 10ean (Parkinson Mundu Egunaren aurrekoa) gala solidario hunkigarria antolatu zuen Euskalduna Jauregian, “25 Años Moviéndonos por el Parkinson / 25 Urte Parkinsonagatik Mugitzen” lemapean. Ekitaldi honetara mila pertsonatik gora joan ziren, eta horietako batzuk politikaren eremukoak, besteak beste, Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko burua, Unai Rementería, Bizkaiko Ahaldun Nagusia edo Eusko Legebiltzarreko Presidentea, Bakartxo Tejería.
Barakaldo-Sestao ESItik zorionak eman nahi dizkiogu elkarte honi bere lanagatik, baita parkinsona duten pertsonei ere, erakusten dituzten gainditzeko nahia eta ausardia ereduak direlako gizarte osoarentzat.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideoa

Barakaldotik Senegaleraino

ESIak emandako ginekologiako ohatilak Senegalera heldu dira! Arrontegiko Emakumeen Aldeko emaginen kontsultetan ekipamendua berriztatzeko planari esker, ESIko profesionalek erabaki zuten kenduko zituzten ohatilak Senegalgo Khomboleko amaetxeari ematea. Hau guztia bideratu da Firekutzen elkartearen laguntzaren bitartez, Khombolen emakumeen ugal- osasuna hobetzeko lan egiten duena. Irudian ikus dezakegu eskerrak emateko sare sozialetan eskaini ziguten mezua.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Firekutzen-ren bloga

Lanak Ospitaleko Larrialdietarako Zerbitzurako sarbidean

Apiriletik lanak egiten ari dira Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzurako sarbidean. Hori dela eta, Larrialdietarako ohiko sarrera itxi behar izan da. Lanen helburua da Larrialdietako Zerbitzura etortzen diren erabiltzaileentzako itxarongela hobetu eta handitzea. Horretarako, eserleku gehiago egoteaz gain, sarbideak hobetuko dira.

“Antibiotikoak guztion ardura” Gazteenak kontzientzatzeko hitzaldiak.

Pasa den martxoan Saturnino Peña BHIan, San Vicente de Paúl ikastetxean eta San Paulino de Nola Ikastetxe Salestarrean “Antibiotikoak guztion ardura” hitzaldiak eman ziren, gazteenak kontzientziatzeko antibiotikoen erabilera arduratsuari buruz. Hitzaldi hauek kokatu behar ditugu Ainhize Aizkorberen Gradu Amaierako Lanaren barruan, egun Farmaziako praktikak egiten ari delako San Eloy Ospitalean. Hitzaldi hauek oso harrera ona izan dute ikasle eta irakasleen artean. Adierazi digutenez, oso erabilgarria eta dinamikoa izan da. Bestalde, Ainhize Aizkorbek eta Jaione Bilbaok, Ainhizeren instruktoreak, onartu dute hitzaldiak espero zuten baino askoz hobeto atera direla, eta oso pozik agertu dira lortutako emaitzekin. Zorionak egindako lanagatik!

Barakaldo-Sestao ESI lehenengoa da 2018ko gripearen aurkako txertaketa kanpainan txertoa jarri duten profesionalen zerrendan

Osakidetzaren Prebentzio Zerbitzuak emandako datuen arabera, Barakaldo-Sestao ESI da langile gehien txertatu dituen zerbitzu-erakundea (%46,25), eta ondoren Bilbao-Basurto (%41,52). Dakizuenez, txertoa biderik onena da arlo sanitarioan griperaren birusa kutsatzea prebenitzeko. Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik, eta espero dugu gurean txertoa jartzen duten profesionalen kopurua handitzen jarraitzea.